Hotza

Ile-apaindegirako bidean belarriak izoztu zaizkit.
Bidean gurutzatzen ditudan lagunek ere hotz aurpegia daukate: txamarra handiak soinean, eskularruak jantzita eta txapela buruan izan arren, hotzak daude.
Nik ez dut txapelik jantzi eta, horregatik, belarriak izoztuta nabaritzen ditut.
—Betiko moduan moztu —esan diot Juliori ile-apaindegira sartu orduko.
—Betiko moduan? —asaldatu da Julio—. Kalean hotz izugarria dago! Erotu egin al haiz?
Ez diot eztabaidarako betarik eman eta betiko moduan makina hartuta kaskamotz utzi dit burualdea.
Pozik atera naiz kalera, pisu galanta arinduta. Julio sumatu dut ile-apaindegiko kristal atzetik begira, atsekabetuta. Azkar nabaritu dut kaleko hotza buruan baina, oraingoan, txamarrako patrikatik txapela aterata berehala estali dut kaskoa.
Orain, belarriak bero gorde ditzaket buruko ile guztiak arrotzeko beldurrik gabe.Hotza (mp3)

Trackback URL

No Comments on "Hotza"

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments