Bekatua

—Kondoia bekatua da! —oihukatu zuen gizon santuak.
—Baina jauna —erantzun zion besteak—, kontuan izan gaitzak harrapatzeko dagoen arriskua.
—Gaitzak! —oihukatu zion gizon santuak haserre—. Gizakion gaitzik larrienak gure bekatuak dira! Eta kondoia heriozko bekatua da, ez ahaztu!
—Badakit jauna —saiatu zen bestea egoera konpontzen gero eta urduriago—, baina HIES eta antzekoak ez dira edonolako gaitzak eta…
—Bekataria! —sutu zen gizon santua—. Erruki zaitez oraintxe bertan esan duzunaz! Jar zaitez belauniko! Makurtu!
—Baina jauna —ahalegindu zen bestea oraindik gizon santuaren aurrean lau hanketan jarrita.
—Ez jarri aitzakiarik —moztu zion gizon santuak sotanaren gonak altxatuz—. Gogoan izan, gainera, latexari alergia diodala.Bekatua (mp3)

Trackback URL

3 Comments on "Bekatua"

  1. wein
    18/03/2010 at 20:29 Permalink

    Ja, ja! Oso ona! ;)

  2. zei-zen
    10/04/2010 at 0:18 Permalink

    Aldeko olatuan, demagogia arrisku.

  3. Juanlu
    30/04/2010 at 10:40 Permalink

    En el más puro estilo “El Jueves”. Imaginatzen dut azalerako ilustrazioa… Ona!!!

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments