Begi berdeak (Katua II)

Lagun batek eman zidan katua.
Katu emea.
Begi berdeak zituen. Liluragarriak.
Pozik eraman nuen nirekin etxera, eta lehen egunetan nire alaba izango balitz bezala zaindu nuen: jakirik gozoenak prestatzen nizkion. Eguneko esnea ekartzen nuen azokatik, freskoa edan zezan, eta asteburuetan kaletik goiz erretiratzen nintzen, etxean norbait zain nuenaren aitzakian. Egia zen, katua nire zain egoten baitzen.
Bizimodua erabat aldatu zidan.
Asteak aurrera joana ahala, ordea, kontrolpean sentitzen hasi nintzen. Bazkaria garaiz prestatzen ez banuen, edo etxea txukun mantentzen ez banuen beti egiten nuen topo katuaren begi berdeekin. Nire jarrera gaitzesten zuten begi berdeak.
Okerrena asteburuetan izaten zen. Lehen asteetako euforia pasata azkar berreskuratu nituen betiko ohiturak, eta kalean berandu arte gelditzen nintzen lagunekin. Parrandatik bueltan isilpean sartzen nintzen etxera, katua ez esnatzeko ahaleginetan, baina alferrik zen. Han egoten zen bera, etxeko sarreran nire zain, begi berde haiekin begira. Etxearen isiltasunean begira.
Eta ni, nola ez, errudun sentitzen nintzen, eta gero eta gogorragoa egiten zitzaidan etxera itzultzea.
Horregatik nago oraindik hemen, zurekin hitz egiten, azken zerbeza beharko zukeena eskuan dudala eguna argitzeko zain.
Etxean badudalako norbait zain. Eta beldur naiz.
Begi berde haien beldur.Begi berdeak (mp3)

Trackback URL

No Comments on "Begi berdeak (Katua II)"

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments