Kanposantuko zaintzailea

Eguneko txanda ez dut gogoko.
Hilobiak txukundu eta belarra moztu behar izaten dut; bisitan etortzen direnei azalpenak eman, eta batez ere jendearen kuriositatea asetzen aritzen naiz:
—Zer moduzkoa da kanposantuko zaintzailearen lana? —galdetzen didate behin eta berriz jakin-minaren morboa aurpegian islatuta.
—Lana da —erantzuten diet nik. Zer bestela?
Askok uste dute lan itsusia dela, aspergarria, beldurgarria inguruagatik. Gaueko txandan batez ere.
Baina nik nahiago dut gaueko txanda.
Ez dut zeregin berezirik izaten, iluntasunean bakean dagoen kanposantua zaintzea baino ez.
Ikara emango duela esaten didate, baina niri ez zait hala iruditzen.
Aspergarria izango dela esaten didate, baina ez naiz aspertzen.
—Bakartia izango da, ordea —esaten didate hori erantzuten dudanean.
Harriduraz begiratzen diet nik horrelakoetan, eta egia erantzuten diet:
—Gauetan ez nago bakarrik.

Trackback URL

No Comments on "Kanposantuko zaintzailea"

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments