Txakurra

—Ez du ezer egiten. Benetan.
—Zergatik diozu hori?
—Fama txarra duelako. Txakur arriskutsuen zerrendatan lehena delako. Lo egin nahi dut.
—Oraindik ez. Jarraitu hizketan.
—Txakur zintzoa da. Non nago? Muturrekoa eraman behar duela esan didate askotan, baina zintzoa da. Logaleak nago, utzi lo egiten.
—Berehala egingo duzu lo, eutsi pixka bat gehiago. Ederki ari zara! Zergatik ez diozu muturrekoa jarri nahi txakurrari?
—Zintzoa delako, esan dizut! Ez du inoiz… ez da…
—Ez hartu lo!
—Ez da… non…
—Ez! Ez! Lo ez!
—…
—Kaka! Joan egin zaigu! Uf! Apunta: heriotzaren ordua, arratseko laurak eta hogei minutu.
—Heriotzaren arrazoi moduan zer jarriko dut?
—Txakur eraso baten ondorioz jasandako zauriak.

Trackback URL

One Comment on "Txakurra"

  1. eider
    06/10/2010 at 0:12 Permalink

    :-)
    Behin, mutil batek betirako lo har ez zezan, berarekin izan nuen elkarrizketa surrealista gogorarazi dit!
    Muxu!

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments