Besarkada

Besarkada batekin esnatu zen.
Besarkada gozoa zen, maitasunez betea, ohearen epeltasunean jaso zuena. Ez zituen begiak zabaldu, besarkadaren eztitasuna gozatu nahian. Ez zuen une hori galdu nahi, eta ahal zuen bitartean eutsi zion ohean, begiak itxita.
Besarkadak igortzen zion maitasuna baino ez zuen gozatu nahi.
Iritsi zen moduan joan zen besarkada, pixkanaka desagertuz, pixkanaka askatuz, eta pixkanaka zabaldu zituen begiak berak ere.
Guztiak berdin jarraitzen zuela ikusi zuen berehala. Ez zen ezer aldatu: ohearen beste aldeak hutsik jarraitzen zuen, azken gauetan bezala.
Ohe ondoan zuen argazkia begiratu zuen, beste behin. Malkoak kolpatu zitzaizkion begietan, azken egunetan hain sarri gertatzen zitzaion bezala, eta ohearen epeletik eskua luzatuz agur esan zion azken aldiz, jasotako azken besarkada hori bihotzez eskertuz.
—Nik ere maite zaitut —esan zion malko artean, zegoen tokian zegoela entzungo zionaren esperantzan.

Trackback URL

No Comments on "Besarkada"

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments