Zer da MoeM?
MoeM, Imanol Manterola Zumaiarraren azken proiektua da, hainbat taldetan urteak igaro eta gero (Po, Uler600, karidadeko Benta….), aspalditik buruan zeuzkan abesti horiek azaleratu dizkigu. Proiektu hau gauzatzeko Jon Garciaren laguntza izan du bai kantak behar zuten musika tresnak egokituz eta baita gerora grabazio prozesuan ere. Bestaldetik ahotsa bilatzerako orduan Maite Aizpuruaren kolaborazioa ere aurkituko dezute. Letren aldetik herriko hainbat lagunekin bat egin du eta besteak beste Jon Maia, Josu Waliño, Aitor Manterola, Maialen Velarde, Maddi gallastegi, Eneko Dorronsoro eta Erika Lagoma (hau Lesakarra).Argazki eta diseinua Imanol Manterolarenak dira.