‘Una pistola en cada mano’, gaur zine forumean

2013-05-16 8:27


Ostarrena taldeak antolatuta, ‘Una pistola en cada mano’ pelikula emango da, gaur, 22:00etatik aurrera, Aita Marin zine forum saioan. Cesc Gay (‘En la ciudad’) kataluniarraren azken pelikula da honakoa eta gaur egungo zortzi gizonezkoek bizi duten maitasun istorioen erradiografia eskaintzen du. Pelikularen trailerra eta Gontzal Agotek Berriarako egindako kritika dituzue hemen.

‘Bejondaigula!’ antzerkirako sarrerak zozketatu ditugu

2013-05-15 13:29

Ostiral honetan Aita Marin (22:00etan) izango den ‘Bejondaigula!’ antzerkirako hiru lagunentzako bina sarrera genituen zozketatzeko gure bazkideen artean. Eguerdian egin dugu zozketa. Gehiago irakurri »

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Hemen entzun dezakezue atzo gauean Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan Baleikeko kazetari Gorka Zabaletari egindako elkarrizketa, CAF-Elhuyar sariaren harira.

 

Gipuzkoako VIII. Belaontzi txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaiako uretan

2013-05-15 12:13
Copia de SAM_0871

Maiatzaren 18 eta 19an, Gipuzkoako VIII. Belaontzi Txapelketa ospatuko da Zumaiako uretan -Zumaiako Udala Saria-, Gipuzkoako eta Bizkaiko ontzi eta eskifaiak izango dira lehian. Gehiago irakurri »

Indamendi eguna ospatuko da igande honetan

indamendi eguna

Indamendira joango dira igande honetan Inda-Mendi taldeko kideak. Goizeko 9:00etan Beheko plazatik aterako dira oinez Indamendira igotzeko. Atera baino lehen, tontorrean egingo den oparitxoen zozketarako zenbaki bat banatuko zaio pertsona bakoitzari. Gainera, goian hamaiketakoa egingo dute, salda, txorixo eta haragiarekin. Gehiago irakurri »

Atez atekoaren aurkako plataformak bileria irekia egingo du, bihar, Alondegian

Atez atekoaren aurkako plataformak bileria irekia egingo du, bihar, Alondegian

Birziklapena bai, Atez atekori ez plataforman bilera ireki bat antolatu du. Bilera bihar egingo da, asteazkenean, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, Zumaiako hondakinen bilketaren inguruko bere iritzia emango du.

Euskal Kostaldearen Geoparkean abiatuko da larunbatean Europar Geoparkeen Astea

2013-05-14 15:00
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean burutuko da Euskal Kostaldeko Geoparkean  Europar Geoparkeen Astearen III. edizioa. Helburu nagusia da bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea eta horretarako era askotariko jarduerak egingo dira egun horietan Deba, Mutriku eta Zumaian. Gehiago irakurri »

‘Ocho apellidos vascos’ pelikularako castinga egingo da larunbatean

2013-05-14 14:53

Uda honetan grabatuko den ‘Ocho apellidos vascos’ pelikulan figurante bezala agertzeko castinga egingo da larunbat honetan, hilaren 18an, Zarautzen, Zumaian eta Getarian. Gehiago irakurri »

Flysch Trailean izena emateko epea gaur zabaldu da

2013-05-14 14:34

Uztailaren 21ean jokatuko da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren bosgarren edizioa. Espainiako Kopako proba izango da, eta aurten bertan jokatuko da korrikalari gazteen Espainiako Txapelketa. Gainera, korrikalari herrikoiek distantzia erdiko (15,2km.) proba aukeratu ahal izango dute. Maiatzaren 14an zabalduko da 2013ko Zumaia Flysch Trail lasterketan izena emateko aukera (herrikrossa.com). Gehiago irakurri »

Pablo Gutierrez: “Azken fasean ez daude Espainiako zortzi talde onenak”

2013-05-14 8:37
pulpo-6

Hustuta aurkitu ditugu Lubaki kiroldegiko harmailak. Langile batzuek propio egun hauetarako muntatutako eserlekuak jasotzen ari ziren. Pulpoko bulegoan aldiz Pablo Gutierrez entrenatzailea aurkitu dugu, bakarrik, partidetako bideoak ikusten. Oraindik atseden hartzeke eta ia ezin hitz eginik.

BIDEOA: Pulpo-Bartzelona

Gehiago irakurri »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)