Etorkinentzako euskara ikastaroa

2006-05-12 7:45

Udalak herriko irakasleen kezkei erantzuna emateko asmoarekin, euskara ikastaro bat antolatu du herriko etorkinentzat eta euskara hobetzeko beharrean dauden ikasle guztientzat.

Beharrak aztertu
ondoren eta irakasle, guraso eta ikasleekin bildu eta gero, Zumaiako Udalak
herrira iritsi direnentzat euskara ikastaroak antolatu ditu.

Ikastaroak asteazken eta
ostegunetan izango dira Foronda Kultur etxean, 17.15etik
18.45era. Orain arte 10 gaztek eman dute izena eta  gehienak Hego Amerika edo Estatukoak dira.

Herrira etortzen direnek, iritsi ahala
bertan sartzeko aukera izango dute, orain arte bezala, irakasle eta gurasoek
hala irizten badiote. Bestalde, 
uztailean goizetan klaseak antolatzeko aukera ere aztertzen ari da Udala.

Atera da hilabete honetako Baleike!

2006-05-12 7:17

Atera da Baleike berria. Gauza mordoxka dituzue irakurtzeko oraingoan ere. Eta bazkideen txokoa, zumaiako txokoa… Darahli 06 proiektua, elkarrizketa, iritziak, kirola… Jaitsi ezkerraldean jarri dugun pdf dokumentua eta azken aldizkaria irakurri ahal izango duzu.

Orain hamar urte…ere atera genituen Santelmoetako argazkiak. Aurten nahiko txintxo ibili gara… Hala ere, laster izango duzue argazki horiek eta beste batzuk gune honetan ikusteko aukera.

Darahli proiektua gogoratzen duzue? Hara joan ziren Baleikeren liburu eta disko azokan jasotako diruak. Eta orain jakin dugu diru harekin botikak erosita joan zirela Saharara. Jakin nahi zertan ibili diren hemengo irakasle, ikasle eta kazetariak? Ba, erreportaje luzea prestatu dugu zuentzako…

Elkarrizketa Nuria Lopez de Gereñu Garraio eta Lan Sailburuari egin diogu. Makina bat gauza kontatu dizkigu, tartean AHTren proiektuari buruz duen iritzia, eta beste hainbat kontu.

Olarru zopan, Beñatek berenjena bete goxoak nola prestatu azaltzen digu. Ummmmm!

Eta beti bezala, iritziak, ze berri, agenda…

Dena zuentzako!!

Merkataritzan euskara sustatzeko klaseak

2006-05-11 8:19

Herriko merkatari euskaldunen beharrei erantzuna eman asmoz, ikastaro berezi eta praktikoa antolatu du Udal Euskara Sailak, ordutegi egokituan. Klaseak Forondan emango dira, maiatzaren 19tik 31ra bitartean. Izenematea, 17a baino lehen 943865025 telefonoan edo euskara@zumaiakoudala.net-era mezua bidaliz.

Lucia Lakarra Euskal Herrian berriro

2006-05-10 19:29

Lucia Lakarrak Donostian egingo du dantza, 67. Musika Hamabostaldiaren barruan. Abuztuaren 18an eta 19an izango da, Kursaalen, eta Tokio Asamai Ballet taldearekin dantzatuko du. Emango
duten lana Pink Floyd Ballet izango da. Beste aukera bat Lakarra bertatik bertara ikusteko.

Berria Hitzan irakurri dugu.

Loiolako Inazio eta Zumaia

2006-05-10 19:18

Loiolako Inaziok eta Zumaiak harreman berezia omen dute: orain 386 urte, 1620an, gaurko egunez, San Pedro parrokian izendatu zuten Gipuzkoako zaindari. Dirudienez, Axentxio Elustondo zenak, herriko apezpiku izanak, herriaren 650. urteurrena ospatzeko zenbaitek emandako hitzaldiak biltzen dituen liburuan, Loiolako Inazioren eta Zumaiaren arteko harremana azaldu zuen.

Hitzan irakurri dugu horren berri.

Trafikoaren inguruko jakinarazpenak GAOn

2006-05-10 8:40

Zumaiako Udalak abandonatutako ibilgailuen jakinarazpena eta hiri trafikoko zigorren jakinarazpena argitaratu du GAOn.
Hilaren 8ko GAOn argitaratu zituen bi informazioak:

Bazkideen txokoa

2006-05-09 11:55

Aste honetan, ostiralean, Igor Goenaga musikariak kontzertua eskainiko du Zumaian. Guk 10 sarrera ditugu bazkideen artean zozketatzeko. Gogoratuko duzuenez, bazkideeen txokoa jarri dugu martxan. Azken aldizkarian iragarri genuen bezala, maiatzeko aldizkaria atera bitartean, bi zozketa egingo ditugu bazkideentzat .

Igor Goenagaren kontzerturako, bost bazkiderentzat bina sarrera ditugu zozketatzeko. Ostiral honetan da kontzertua, gaueko 10:etan, Aita Mari aretoan.

Ekitaldi horretarako sarrerak lortu nahi badituzue, bidali mezu bat izena, telefonoa eta helbide elektronikoarekin elkartea@baleike.com helbidera, edo deitu gaur bertan 943 86 15 45 telefonora, eta mezua utzi gure erantzungailuan. Edo idatzi paper batean zure datuak eta zein zozketarako sarrerak nahi dituzun, eta utzi gure buzoian.

Zozketaren emaitza ostegunean jakinaraziko dugu, telefonoz edo postaz, eta gune honetan. Asteazkenera arte daukazue aukera!!

San Telmoetan, bertso-saiorako sarrerak zozketatu genituen, eta bina sarrera eraman zituzten bazkide hauek: Peio Carballok, Jose Mari Lopetegik eta Jon Imazek.

Animatu eta parte hartu gure lehiaketetan!!

Udaletxea berriro biztanleei adarra jotzen

2006-05-08 11:09

Udaletxeak bere hitzak ez ditu betetzen edo ez daki betetzen

Marianton kaleko arazoa ez da berria bainan oraindik hor dago.

Udaletxeak kaleraen izena aldatzeko erabakia hartu zuenean ez zituen ondoriak kontutan eduki eta ondorioz arazoak ez dira bukatu eta egoera berdinean jarraitzen dute.

Korreosek Martxoaren 1erako lehengo izenarekin heltzen ziren eskutitz guziak itzultzea erabaki zuen, eta data horretatik aurrera ezkutitz denak itzultzen ditu biztanleen kalterako.

Udaletxeak egindako gestioak ez dira nahiko izan, Osakidetzan, INEMen, Gizarte Segurantzan eta Foru Aldundian norberak aldatu behar izan ditu datuak (nire kasuan bai behintzat) Udaletxeko idazkariak bidalitako oharraren arabera gestio hauek aspalditik eginda zeuden, bainan zergaitik ez dira benetakoak izan? Foru Aldundian gaur bertan maiatzaren 8an pertsonalki aldatu behar izan dut eta udaletxearen arabera gestioa Urtarrilearen 27an egin zen. Bainan zer egin zen? Zergaitik ez daude aldatuta? Berezia da egoera zeren badirudi gai honen ardura Udaletxeko kontzejal batek hartu zuela -berria udaletxetik etorri zen- eta hainbeste hilabeteren ondoren zergaitik ez dira datuak aldatu?

Udaletxeari bilera bat egiteko eskaerak egin zaizkio bat baino gehiagotan eta oraindik ez dugu erantzunik jaso. Hori al da biztanleekiko jarrera egokia?

Gai hau dagoeneko kafkianoa da, Udalak bere erabakia hartu zuen bainan orain erantzunkizuneei aurre egiteko gogorik ez al dauka?

 

 

Kontzertu Didaktikoa datorren larunbatean, eta zuzeneko CD grabaketa

2006-05-07 18:14

Datorren larunbatean, hilak 13, Kontzertu Didaktikoa emango du Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMBek), Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan, arratsaldeko 19:30etan. Aurretik, Musika Eskolako ikasleekin batera, kalejira berezia.

Duela lau urte hasi ginen ZUMBen "Kontzertu Didaktikoa" egiten.
Kontzertu mota honekin Musika Banda osatzen duten instrumentuak ezagutu
ditugu, hauek osatzen dituzten familia instrumentalak, hauen bidez
egiten den musika mota, zer egiteko gai diren,eta abar. Garai hauetan
ikasi dugun guztia nolabait ospatzeko, aurtengo Kontzertu Didaktikoa
grabatu egingo dugu zuzenean, eta ondoren CDa plazaratuko dugu: "ZUMBen
aro berriak lagun artean".

Aurtengo Kontzertu Didaktikoaren haria
instrumentuak beraiek dira: orain dela lau urte aurkeztu genituen
bandako partaide bezala, eta gaur egun bakarlari gisa jarduteko gai
dira.Kontzertu Didaktiko hau ZUMBekin era batera edo bestera lotura
duten lagunekin egin dugu: antolatzen diren ekintzetan laguntzen
dutenak (Carlos Casadó eta Klarinete Maratoia), kontzertuetan parte
hartzen dutenak (Xabi Azkarate perkusioa astinduz), eta nola ez, garai
onenetan eta ez hain onetan ZUMBeko partaide izaten jarraitzen dutenak
(bakarlari arituko dira: Nagore, Iñaki, Jose Ramon eta Jon ).

ZUMB aurrera ateratzeko lan egin duzuen guztioi eskainia:

-XIAN__________________________________Henk Hogestein
-SPOTLIGHTS ON THE BASSCLARINET__Jan Hadermann
Bakarlaria: Carlos Casadó (Bass Clar.)
-CZARDAS_______________________________Vittorio Monti
Bakarlaria: Xabier Azkarate (Marimba)
-TRIBUTE TO DIXIE______________________Gilbert Tinner
Bakarlariak: Nagore Aizpurua (Tromb.), Iñaki Arrizabalaga (Sax.), Jose Ramon Sesma(Trompta.) & Jon Zubimendi(Klar.)
-TO A NEW DAWN________________________Philip Sparke

Zuzendaria: MARIXI SESMA
Aurkezlea eta Aktorea: ESTI CURIEL
Gidoia: OLATZ IRURETAGOIENA

 

Zumaiarrentzat bisita gidatu geologikoa

2006-05-05 14:35

Algorri Ezagutza Etxeak eta Zumaiako Turismo Bulegoak zumaiarrentzat bisita geologikoa antolatu du. Bisita Algorri Ezagutza Etxeko arduradun eta geologian doktore den
Asier Hilariok gidatuko du. Bisitan Zumaiako itsas labarretan idatzirik
dauden sekretuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Irteera maiatzaren 6an, larunbatean izango da eta Algorri Ezagutza
Etxetik aterako da arratsaldeko 4:30ean. Prezioa doan izango da eta
izenak turismo bulegoan eman ahal izango dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)