Maria Zubimendi akordeoijoleak saria jaso du Kroazian

2013-04-29 15:54

Maria Zubimendi akordeojole zumaiarra saritua izan da asteburu honetan Kroaziako Pula hirian jokatu den nazioarte mailako lehiaketan. Gehiago irakurri »

Inda-Mendikoak Nafarroara joango dira igandean

inda-mendi

Bardeetatik etorri berriak dira Inda-Mendikoak, baina igande honetan, maiatzaren 5ean, Nafarrora joango diraegun guztirako. Ibilbidea ondorengoa izango da: Elizondo-Alkurruntz-Urdax. Beti bezala, goizeko 7:30ean aterako diraTxomin Agirre kaitik. Izena emateko goiko estankora deitu beharko da (943860357) ostirala baino lehen. Helduek 12 euro ordainduko dute eta haurrek 6 euro.

Haurreskoletan izena emateko epea maiatzaren 2tik 13ra bitartean izango da

2013-04-29 14:06

Maiatzaren 2an irekiko da haurreskoletan izena emateko epea, eta 13a izango da horretarako azken eguna. Eskaera orriak eta dokumentazioa aurkezteko ordutegia, ezberdina da Arrangoletan eta Eskola Txikian. Arrangoletan, astelehenetik ostiralera bitartean 10:15etik 11:15era eta 15:00etatik 16:00etara aurkeztu beharko dira. Eskola Txikian, berriz, 13:00etatik 15:00etara bitartean izango da horretarako aukera. Matrikulazio epearen baitan, ate irekien eguna ere egingo dute bi haurreskoletan: maiatzaren 6an, 17:30etatik 18:30etara bitartean izango da Eskola Txikia ezagutzeko aukera, eta maiatzaren 7an, ordu berean Arrangoletaren txanda izango da.

Lucia Lacarrak saria jaso du Errusian

2013-04-27 9:23
936269_10201042433124999_2097413694_n

Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak, Municheko Operako baleteko dantzari nagusiak, pasa den apirilaren 22an San Petersburgoko Oktuabrsky teatroan egin zen Munduko Izarren Galan Sari Nagusia jaso zuen.

Argazkiak: ‘Grampian Sovereign’ ontzia joan da

2013-04-26 22:30


Gaur, arratsaldeko 5ak aldera joan da Zumaiatik ‘Grampian Sovereign’ ontzia, Balenciagan egindako itsasontzia, Pasaiara bidean. Ohikoa den bezala, eta eguraldi kaskarrari aurre eginaz, herritar ugari inguratu da moilara eta parolaldera itsasontziaren itsasoratzera ikustera. Argazkiak: Mikel Castellano.

Atez atearen aurkako plataforma: “Inork ez du galdu, garaipena Zumaiak eta zumaiarrok izan dugu”

Birziklapena bai, atez atekoari ez plataformak ohar bat bidali du komunikabideetara. Ohar honetan pozik ageri dira azken egunotan izandako hurreratzearekin. Gehiago irakurri »

Viveros San Antongo txirrindulariak Gipuzkoako Klasikan izango dira bihar

Larunbatean, Donostiako Egia Auzoan, junior mailako Gipuzkoako klasika jokatuko da. Gipuzkoan jokatzen den egun bakarreko lasterketa nagusiena da udazkenean jokatuko den munduko txapelketaren atarikoarekin batera. Gehiago irakurri »

Udalekuetarako izen-ematea astelehenean zabalduko da

2013-04-26 11:09
udalekuak

Astelehen honetan zabalduko da Udalekuetarako izen-emate epea. Esku orriak dagoeneko banatu dira herriko ikastetxeetan. Gehiago irakurri »

‘Grampian Sovereign’ itsasontziak gaur utziko du Zumaia

2013-04-26 10:54
grampian sovereign

Balenciagan egindako ‘Grampian Sovereign’ itsasontziak gaur utziko du Zumaia, Pasaiara joateko. 16:30-17:00ak aldera izango da irteera, itsasgorarekin batera. Gehiago irakurri »

‘Emaztegaiaren semea’ antzezlana, gaur, Aita Marin

2013-04-26 10:31
emaztegaiarensemea1

‘Emaztegaiaren semea’ antzezlana ekarriko du gaur Ados Teatroa taldeak Zumaiara. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. Gehiago irakurri »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)