Zumaiako arkitekturari buruz hitzegiteko lehendabizi, arkitekturaren kulturari buruz hitzegin behar degu. Arkitektura mundu guztian hedatuta dago eta era guztietako eraikinak sartzen dira bere izaeran. Esate baterako ezinezkoa da gizakiaren bizitza arkitekturatik urruntzea. Txabola batetik eraikinik modernoetaraino. Baina arkitekturaren kulturak historiaren estiloak aztertuz gain (kalsikoak, gotikoa, berrikuntza, neoklasikoak, mugimendu modernoa, minimalismoa…) badu gaur egun, musikan, literaturan, eskulturan, pinturan eta zinean bezela badaude estilo, izen, izar eta kritiko hainbat. Vitrubio ren tratatuak arkitekturaren hiru balioak ezarri zituen utilitas, firmitas, vetustas.(http://www.arqhys.com/vitrubio.html)
Utilitas, erabilera duina egokia izan behar dute, firmitas, eraikuntzak sendoak, eror ezinak eta vetustas, edertasuna eta armonia…Lehen biei buruz gauza handirik esanik ez hirugarrenean dago arkitekturaren kulturaren saltsa.
Zer da edertasuna? zer da polita, non dago eraikin baten benetazko balioa?
Arkitektoak honen atzetik dabiltza gizarteari kulturaren bistarako zatitxo bat eskeintzeko. Gaur egun mundu guztian arkitektoentzako sariak eratu dira, kritikoek tendentziak ezartzeko. Tendentzia han, saria han etb. Gure artean Euskal Napar elakrgoak sari bat jarri du bi urteoro, gure leurraldean edo gure lurraldeko arkitektoen lanak bereizteko
(http://www.coavn.org/coavn/jsp/coavn/premiosCoavn.jsp?SELECCION=LOGIN&), lanak arkitektoek aurekztu beharko dituzte, honek ausardia aurkezten du ze, arkitekto berak onartzen du bere lanak sai bat behar duela…
Espainiako estatu mailan bi aipamen FAD sariak (http://www.epdlp.com/premios.php?premio=Fad) eta MIes Van de Rohe saria (http://www.miesbcn.com/es/premio.html). Arkitekto baten bizitzan egindako lanei dagokionez adibide batzu:
-Munibe saria http://www.coam.org/pls/portal/docs/PAGE/COAM/COAM_PUBLICACIONES/HTML/pganchegui.html)
-”premio nacional de arquitectura” (http://www.mviv.es/es/index.php?option=com_content&task=view&id=806&Itemid=178)
-eta Pritzker saria (http://www.pritzkerprize.com/full_new_site/) arkitekturaren NOBEL a deitzen dena.
Hau esanda eta gure herri txikira bueltatuaz, nola bihurtu eraikin bat garrantzitsu? Gure uste apalean erabilerak bihurtzen du eraikin bat garrantzitsu, bian badira eraikin asko haseratik arazo handiak izan dituztenak (eraikuntza txarra, ekonomia arazoak teb…) baina bai egilearen izena edo eta eraikitako arkitektura berezia gaitik kritikak lehen horrian jartzen duela egilearen onurarako. Guggenheim efektua aipatzekoa da, (http://www.guggenheim-bilbao.es/) kritika asko jaso zituen haseran, eusakl kultura alde batera utzi zuela etab. baina esanguratsua da eraikin horrek lortu duen entzuna eta hiriari eskeini dion bultzada, ekonomikoki.
Hau da arkitekturaren kultura, hiriek eta eraikuntzen entzunak eta izanak herriaren kulturan izaten duen eraigina alegia.
Gure herrian azken eraikuntza garrantzitsua udaletxe berria izan da. Berrikuntzak harrera ona izan du eta herritarrak fisikoki obetu dute udalarekin arremana, alde zaharrari berrikuntza eskeini dio eta guzti honek eraikuntzaren lehiaketan egondako iluntasunak ezkutatu ditu. Beraz eraikina lortu du herritarren kritika gainditzea, beste gauza bat izango litzateke eraikinak saririk jasoko lukeen etab. Adibide hau artuta, zein da zuentzako herriko eraikuntzarik eraginkorrena, beharrezkoena, ederrena, gustokoena? Peña gantxegik egindako Maria eta Jose ikastetxea? Luciano Pagaegi ren udaletxe berritua? Mojaxarrenh konbentua? Erriberako alondegi zaharra (oxford)? Foronda kulturetxea? Anbulategi zaharra? olazabal idazkariaren jauregia? San Pedro parrokia? Santiyoko ermita eta Zuloaga etxea? Julio Beobide ibilbideko Villa Luz? Eginezazue kritika eta jolastu zuen arkitektura kulturarekin…
ARKITEKTURAREN KULTURA
2008(e)ko Irailak 1 by paolbidia13

Nik, nere ezjakintasunetik nire iritzia emateko sailkapen maila ezberdinak egingo nituzke. Alde batetik Zumaiako eraikinik esanguretsuenen sailkapenean Foronda, San Pedro parrokia eta oraindik osasun zentrua den eraikina aukeratuko nituzke, beraien ikusgarritasun eta berezitasunengatik.
Bestaldetik etxerik bitxienetan Mari Kaleko etxebizitak aipatuko nituzke bi kaleetara dituzten irteerengatik (Mari kalera eta Amaiako plazara) eta guzti hauetan bat bereziki. Ba omen da etxebizitza bat non gela batetik bestera, sukaldera edo komunera joateko portaletik pasa behar den, hau da portala etxeko hall edo pasilloa dena.
Eta azkenik niretzat etxebizitzarik ederrena Talai-Mendin dauden bi txalet bikiak dira beraien kokapen, bista… etab-engatik
Aipamen berezia Amaiako plazako azkenengo etxe berriei. Diruaren usainaregatik edo zer, baina altuegia iruditzen zait eraikina, portu aldetik ikaragarri handia ikusten da, ze bestela nahiko polita da.