TOKI ARKITEKTURAK zarautz ko bulegoak (bulegoa ikusteko) irabazi du, zumaiako pilotaleku berriaren eraikitzeko zuzendaritza tekniko proposamena.
Amaia Casado eta Ibon Salaberria, Donostiako Arkitektura Eskolako maisuak dira eta Gipuzkoako Arkitektura Elkargoko kultura arduradunak dira. 2007 urtean Euskal Herriko Arkitektura Ekargoak antolaturiko lehiaketan sarituak izan ziren ZUBIMUSU etxeagaitk.Ulertu dugunez, udalak Luciano Pagaegi arkitektoaren pilotalekua eraikitzeko egitasmoa ordainduz gain, arkitektoarekin kontratua bukatu zuen. Kontua da, eraikitzeko arazoaz gain, eraikinari aldaketak ezarri nahi zizkiotela; badirudi (konfirmaziorik ez ba degu ere) horretarako lanen zuzendaritza lehiaketa itxi batetan aukeratu duten.Udal teknikariak, Zumaiako kirol elkartekoak eta hirigintza batzordeko arduradunak bilera hainbatetan, zehaztu dituzte pilotaleku berriaren beharrak eta gora beherak.Lantalde aukeratuak, bere proposamenean, pilotalekuaren kokapena aldatuz gain, kanpoko itxura berria aurkeztu du, haserako egitasmoan zeuden hormigoizko langa luzeak kendu eta burdinezko langa arinagoak proposatuz.Bestalde ezker pareta eta frontis a ipar mendebaldean kokatzen dira, sarrera eta eserlekuak hegoaldera daudelarik. Pilotalekua argiago izateaz gain, erosoagoa izango da tenperaturari dagokionez. Pilotalekuetan neguan egiten duen hotza kontutan izanda, eskertuko dira eguzki izpiak bizkarrean jasotzeak. Honez gain, Alai uaztegitik datorren Bitoriano Arrate kaleko jarraipen modura oinezkoen ibilbidearen jomuga gisa aurkezten da pilotalekua, zumaiako eskola publikoa bizkarrean duelarik. Toki arkitekturak, bloga erabiltzen du bere lanak aurkezteko. Bertan egitasmoaren marrazki eta argazkiak aurkeztu ditu; honats irudiok.














Bukatzeko eta gure lana Kritika denez, esan behar degu, aurre egitasmoak arau subsidiari txiki bat ematen duela. Hau da, pilotalekua eraikitzeko, zumaiaren berdegune, bidegorri eta pasealeku azterketak egitez gain, Zumaia osoaren irudikatzea aurkezten da, pilotalekua eta paisaiaren arteko erlazioa ikusteko. Lan itzela. Bertan Rem Koolhas arkitekto holandarraren egitasmoetan ikus daiteken “kokapenaren azterketa orokorrak” eredu hartu dituzte, harek bezela azkenean egitasmoaren kokapena ladatzeko, kokapen berriaren abantailak goraipatuz. Rem koolhas ek Kordobako, hotel eta hitzaldi aretoa eraikitzeko lehiaketan jokaldi berbera egin zuen eta irabazi lehiaketa… maisu handia da holandarra.Pilotariek eskertuko dute, pelota goitik doanean, hegoaldeko eguzki izpiek pelota ezkutatzen ez ba dute. Eredu gisa, Bartzelonako 1992 olinpiadetan Jordi Garcés eta Enric Soria arkitektoek 1991 urtean eraiki zituzten pilota eta tenis jokoentzako Vall d`hebrón pabilioiean egindako argiaren erabilera ikusi degun interesgarriena da, Gernikako Secundino Zuazo ren pilotalekuarekin batera.
Val d’ hebron, Enric Soria & Jordi Garcès
Secundino Zuazo, Gernika Jai Alai pilotalekua.
TOKITAKO PILOTALEKUA ZUMAIAN
2010(e)ko Abuztuak 6 by Baleike
Enric Soriarena ez genuen ezagutzen. Mila esker ikuspegi positiboagatik. Ea garapena ere bide onean doan.
ibon.
mila esker dokumentoagatik!
gozatu dot!
jonan