Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Eraikitako Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa Zaharberritze Masterreko 2010 – 2011 ikasturtean, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektura maisuek antolaturiko ”Interbentzio Proiektua” ikasgaiak, Zumaiako Karmeldar Oinutsen San Jose konbentua erabili zuten, proposamenak jorratzeko.
Gaurkoan, EHU ko masterreko ikasle izan den Igor Gaztelumendi Perez arkitektoak egindako “Gaur Egungo” egoeraren azterketarako egindako lana ikusgai degu. Bertan Iñigo Garcia Agirrezabalaga eta Xabier Lopez Atxega arkitektoek Zumaiako Udalarentzat egindako lan ikusgarrian (planoetan) oinarrituta, egindako lan interesgarria benetan.
Hemendik eskerrak Iñigo Garcia eta Xabier Lopez arkitektoei (NON arkitektoak), egindako lanagatik eta Igor Gaztelumendi arkitektoari argitaratzeko eskainitako aukeragatik.







Lan ikusgarria Iñigo Garcia Agirrezabalaga eta Xabier Lopez Atxega , Non arkiturak egindakoa dela pentsatzen dut. Egungo egoeraren azterketak agian memoria izango du eta hori izango litzateke lan ikusgarria, edo zahrberritze proposamena, baina argitaratzen duzunaren %95a Iñigo eta Xabierren lana da.
Gaur egungo planoak Non arkitektoak egindakoak dira eta lana ikusgarria da, dudarik gabe.
Paolbidia blog ak gaur egun arte, ez du plano hauek argitaratzeko aukera izan; eta Zaharberritze Masterretik egindako azterketan, ikasle batek emandako aukeraz baliatu gara, lana argitaratzeko.
Gure asmoa, duela urte gutxi arte herrian ezkutatuta egon den, Ondarea, guztien begietara agertzea besterik ez da izan.
Bidebatez eskerrak Zumaiako Udalari luzatu nahi genizkioke, master honi ateak irekitzeagatik. Zumaiako ondarea EHU n izateko aukera paregabea delako.
Lanean gabiltza, Master etik Konbentuan egin dituzten proposamenak argitaratzeko…