Arritokieta Eizaguirre Iribar ( arri_87@hotmail.com ), 2011 ean Arkitektura ikasketak bukatzeko beharrezkoa den Karrera Amaierako Proiektua (KAP) Zumaiako Eusebio Gurrutxaga enparantzarako Kultur gune eta Aisi gunea proposatuz gainditu du. Zumaiarra izanda eskertzekoa da herrirako horrelako ekarpenek egite. Hemendik eskertu nahi diogu, bere proposamena argitaratzeko aukera eskaintza onartzea. Gaur egungo Eusebio Gurrutzaga enparantza ikusita sorpresa eragiten duen proposamena [...]
Archive for the ‘KRITIKA’ Category
ODIETA – GURRUTXAGA lehiaketa PROPOSAMENA
Posted in ARKITEKTURAREN KULTURA, Beheko plaza eta arroakalea (arrukalia), HIRIGINTZA, KRITIKA, ODIETA, PARKEAK, tagged eusebio gurrtxaga, HIRIGINTZA, lehiaketa, ODIETA, sestra, zumaia on 2012(e)ko Otsailak 6 | Leave a Comment »
Zumaiako Eusebio Gurrutxaga enparantza ingururako, Zumaia Lantzen udal eragileak, lehiaketa antolatu zueneko proposamenetako bat, Donostiako Sestra bulegoak aurkeztu zuen; bertan Josu Agirrezabalaga Iparragirre Zumaiarra degularik arduradunetako bat. Proposamenaren oinarriak ezartzeakoan, ezagunak ditugun kontzeptuak eskura jartzen ditu, enparantzaren egitura berria ulertarazteko. Batetik, itsasgintzan, zumaiak duen eta izan duen garrantzia adierazten da, untziolen lantegi modura, enparantzako estalki [...]
IBAIAN GORA zubi mugikorra
Posted in HIRIGINTZA, KRITIKA, ZUBI LEHIAKETA, ZUBIAK, tagged arkitektoa, mikel manteroal, zubi mugikorra, zumaia on 2011(e)ko Azaroak 4 | Leave a Comment »
“Ibaian Gora” izengoitiarekin aurkeztutako proposamena Zumaiako kirol Portua eta Txomin agirre moila elkartzeko Zubi Mugikorraren lehiaketaren atzean teknikari zumaiarrak zeudela jakiteak sorpresa puntua izan du guretzat. Baleiken irakurrita genuen Bernar Caporossi ingeniari Zumaiarraren ideia eta proposamenak, lehiaketa bideratu zuela. Bertara aurkeztu zela ere. Berarekin batera, baina isilago zumaiar talde batek berea aurkeztu zuen. Mikel Manterola arkitektoa [...]
ODIETA ATZO, GAUR ETA BIHAR
Posted in ARKITEKTURAREN KULTURA, HIRIGINTZA, KRITIKA, ODIETA, ondare historikoa, tagged ODIETA, zumaia on 2011(e)ko Urriak 17 | Leave a Comment »
Gustora geratzeko moduko albistea zumaiarrentzat. Odieta tente degu oraindik eta. Asteotan irakurri degu ondareari, eta honek gure gizartean duen eraginari buruz. Zertarako mantendu gure eraikin zaharrak? Ez al da hobeago eraistea eta eraikin berriekin gure beharrak erosoago betetzea? Baliteke. Baleike. Baina irakurriak irakurrita, ulertu behar degu, gu ez garela, gure inguruari izana kentzen badiogu. [...]
ZUMAIA IRUDIKATZEN, ERAKUSKETA (aurkezpena)
Posted in ARKITEKTURAREN KULTURA, HIRIGINTZA, KRITIKA, KULTURA ERAIKINAK, paisaia on 2011(e)ko Ekainak 17 | Leave a Comment »
Alondegiako erakustokian ireki berria dute, Arkitektura goi eskolako “Egitasmoak IV” ikasgaiean, Arkitektura V mailako ikasleek egin dituzten ikasturteko lanen erakusketa. Bertan Zumaiako hiru eremu landu dituzte: 1- Santiyoko paduran, Zuloaga etxea, ermita eta erakustokian, azken honen eraberritze edo egitasmo berriaren proposamena. Museo berria. 2- Kresalatik eta Inpernupe eta Parolpe artean, itsas urezko igerileku irekia, jatetxe [...]
PAISAIA, INGURUGIROA ETA HIRIGINTZA KUDEAKETA
Posted in HIRIGINTZA, KRITIKA, ondare historikoa, paisaia, ZUMAIAKO ZABALPENA, tagged etxebizitzak, padura, santiyo, zumaia on 2011(e)ko Ekainak 9 | Leave a Comment »
Batzutan atzeraka begira egitea interesgarria da, barne ausnarketa egiteko eta konturatzeko garai batetan erabakiak nola hartzen ziren. Gaur egun halakorik hartuko ez genituela uste ba degu ere, handiagoak ere hartu izan dira, gaur egun ezagutzen degun zumaia ra heltzeko. Besteak beste, Arbillagako lantegiaren aurrean, Amiako enparantza, portu zaharra zen eta uretan itsasontziak ikus zitezkeen. Itsasoa, ardantza [...]
ODIETA KO ETXEBIZITZAK eta PILOTALEKUA
Posted in Beheko plaza eta arroakalea (arrukalia), ERAIKINAK, ETXEAK, HIRIGINTZA, KRITIKA, ODIETA, tagged eusebio gurrutxaga enparantza, ODIETA PILOTALEKUA, san jose kalea, zumaia on 2011(e)ko Martxoak 22 | Leave a Comment »
2010 irailan San Juan egoitzatik ateratako argazkian, estalkiaren eraikuntza sistima ikus daiteke, “usotegi” erako paretekin eustitako teilatua jarri da. Bertan, ez dira ganbararik sartzen. 2008 ko maiatzean ikusitako irudia, torreberri ko berrikuntza bukatzear zegoela. Lurrean, pareta eraiki tzeko erabili ziren ”cemento zumaya” rekin egindako blokeak. Hau da, gaur egun bukatzen dagoen Odieta ko etxebizitzen egitasmoa. Bertan ikus [...]
ODIETA PILOTALEKUA LEGEZ KANPO?
Posted in HIRIGINTZA, KRITIKA on 2011(e)ko Martxoak 18 | 2 Comments »
ODIETA PILOTALEKUA LEGEZ KANPO? Politikariek, auteskundeen beroan, albiste bihurtzeko lasterbideak aurkitzeko ohitura dute. Oraingoan hau irakurri degu: “Odietako frontoiak ez du legea betetzen”. http://baleike.com/index.php?option=com_content&view=article&id=4865:cabanas-qodietako-frontoiak-ez-du-legea-betetzenq&catid=41:bestelakoak Pelota araudiak esandako neurriak betetzen ez dituela? edo legezkanpoko eraikina dela eta eraitsi behar dela? Albistea irakurri eta gero ulertu deguna: “Esate baterako, Odietako frontoiaren kasua. Bere garaian adostu zen ezker pareta laburragoa eta [...]
ZER DA URBANIZATZEA?
Posted in ARKITEKTURAREN KULTURA, HIRIGINTZA, KRITIKA, mollaberria, ZUBIAK, tagged Ibon Salaberria, Toki arkitekturak on 2011(e)ko Otsailak 7 | 1 Comment »
Urbanizatze kontzeptuaren inguruan hitz asko esan dira garai ezberdinetan. Tradizionalki, hirien garapenak urbanizazioaren “gogortze” prozesu bati lotuak egon dira. Eta prozesu lineal horrek geure memorian irudi finko batzuk uztea lortu du. Oraindik ere, beste herrialde batzuk bisitatzen ditugunean harritzen gara “urbanizatu” gabe diren kaleak topatzen ditugunean. Eta urbanizatu gabe esaten dugu aipaturiko “gogortze” prozesurik [...]
Irisgarritasuna eta zerbait gehiago
Posted in HIRIGINTZA, KRITIKA, mollaberria, ZUBIAK, tagged mollaberriko zubia, zumaia on 2011(e)ko Otsailak 1 | 1 Comment »
Irisgarritasuna eta zerbait gehiago Gizartea aldatzen doan heinean hirigintzaren ikuspuntua eta arauak aldatzen doaz. Orain gutxi arte hirigintzan aipatzen ez ziren ikuspuntuak dira egun lan askoren abiapuntua, horien artean Sostengarritasuna, , jenero ikuspegia, jasangarritasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna. Helburu horietako bat, Irisgarritasuna, izan da Zumaiko Udalak Mollaberriko zubiaren berritze lanak planteatzeko arrazoia. Mollaberriko Zubia, Veneziako Zubia edo [...]