Feeds:
Posts
Comments

Archive for the ‘ZUBIAK’ Category

“Ibaian Gora” izengoitiarekin aurkeztutako proposamena Zumaiako kirol Portua eta Txomin agirre moila elkartzeko Zubi Mugikorraren lehiaketaren atzean teknikari zumaiarrak zeudela jakiteak sorpresa puntua izan du guretzat. Baleiken irakurrita genuen Bernar Caporossi ingeniari Zumaiarraren ideia eta proposamenak, lehiaketa bideratu zuela. Bertara aurkeztu zela ere. Berarekin batera, baina isilago zumaiar talde batek berea aurkeztu zuen. Mikel Manterola arkitektoa [...]

Read Full Post »

Urbanizatze kontzeptuaren inguruan hitz asko esan dira garai ezberdinetan. Tradizionalki, hirien garapenak urbanizazioaren “gogortze” prozesu bati lotuak egon dira. Eta prozesu lineal horrek geure memorian irudi finko batzuk uztea lortu du.   Oraindik ere, beste herrialde batzuk bisitatzen ditugunean harritzen gara “urbanizatu” gabe diren kaleak topatzen ditugunean. Eta urbanizatu gabe esaten dugu aipaturiko “gogortze” prozesurik [...]

Read Full Post »

Irisgarritasuna eta zerbait gehiago  Gizartea aldatzen doan heinean hirigintzaren ikuspuntua eta arauak aldatzen doaz. Orain gutxi arte hirigintzan aipatzen ez ziren ikuspuntuak dira egun lan askoren abiapuntua,  horien artean Sostengarritasuna, , jenero ikuspegia, jasangarritasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna. Helburu horietako bat, Irisgarritasuna,  izan da Zumaiko Udalak Mollaberriko zubiaren berritze lanak planteatzeko arrazoia. Mollaberriko Zubia, Veneziako Zubia edo [...]

Read Full Post »

Lehenik eta behin barkamena eskatu behar diegu, Zumaiako portuan eraiki beharreko zubi mugikorreko lehiaketan parte hartu duten lehiakide guztiei. Haien lanari errespetu guztia eskeinita, lehiaketak irudi honen antza duela iruditzen zaigu: Eta orain irakurlearen interesa lortu dugunean, serioago, beharrezko erreflexioa egingo dugu. Zubiaren beharra dagoen edo ez ikuspuntu tekniko, politiko eta irisgarritasunaren aldetik arrazoitu daiteke, [...]

Read Full Post »

Zumaiako udalak 2009 urteko haserako, amaiako plaza eta kirol portua elkartuko dituen zubi bat egiteko proposamenak aurkezteko lehiaketa antolatu du. Zubi honen ezaugarri garrantzitsuena, mugikorra izango dela da; jakina da Balentziaga untziolak bere jarduna jarrai dezan, noizean behin neurri haundiko itsasuntziak urola ibaitik igarotzen bait dira. Nolakoa izango ote da urolako lehen zubi mugikorra? Esamesek [...]

Read Full Post »