Feeds:
Posts
Comments
De arquitectura-urbanismo

Luis Peña Ganchegui, munibe saria web a ikusteko.

1958vistaalegre01.jpg

1958 urtean eraiki zituzten lehen etxebizitza eraikina Luis Peña Ganchegui arkitekto Oñatiarrak eta Juan Manuel Encio arkitekto donostiarrak. Urte hartan Zarautz ko Vista alegre etxebizitza dorrea eraiki zuten. Entzuna izan zuen harek. Gaur egun Vista Alegre zarautz tarra, HIrurogei hamarkadan egin ziren hirigintza bortitzaren ondarea bezela ezagutzen bada ere, haserako egitasmoa, egileen hitzetan ez zen ulertu eta denborarekin hirigintza arrunt bihurtu zen. Garai haietan, Mugimendu Modernoaren ondarrak jaso genituen gure artean. Ulertu ez ziren “arauekin” jakina.

1961-trinitate-plaza02.jpg1961-trinitate-plaza01.jpg

1961 urtean donostiako Trinitate plaza eraberritu zuen. Gaur egun aldaketak jasan ba ditu ere, alde zaharreko leku adierazgarrietako bata da, Kultura ekitaldi erakargarriegatik.

 motriku-aizpurua13-7.jpg

1963 urtean garaiko Aizpurua arkitektura saria jaso zuen, Motriku ko etxeengatik. Bertan euskal herriko arkitektura herrikoiaren berrikusketa jorratuaz, hurrungo urtetan eredu bihurtu ziren hainbat eta hainbat lankideentzat, eta euskal herriko arkitekturarentzat.

1966 urtean zumaiako Karidade Karmeldar Mojek eskatuta, Maria eta Jose ikastetxe berria eraikitzeko enakargua jaso zuen. Ordurako Luis Peña Ganchegui, izena zuen arkitekto izanda Eduardo Mangada arkitekto Madrildarrarekin eta geroago Arkitektura eskolako maisu izango zen Migel Garai lankide zuela, egin zen eraikinaren egitasmoa.maria-ta-jose1966-01.jpgmaria-ta-jose1966-02.jpgmaria-ta-jose1966-03.jpgmaria-ta-jose1966-04.jpgmaria-ta-jose1966-05.jpgmaria-ta-jose1966-06.jpg

Zumaiarrentzat Ikastetxe hau, ikasketak jorratzeko gune bat baino gehiago izan da; izan ere garai batetan kirol ekitaldiak bertako jolastokian egiten ziren, herrian besterik ez zegoelako. Eskolarteko futbito txapelketak eta Pulpo elkarteko eskubaloi partidak, besteak beste. Ikastetxeko antzokian, musika ekitaldiak, zine emanaldiak eta antzerkiak ikusi ditugu urte askotan. Meza emanaldiak ere eman ohi dira agur egun ere. Gogoan izango dute zumaiarrek Ainhoa Arteta etorri zenean, ezkututik eta abeslearen soinuak txundituta azaldu zen xauxarra egaldi zoroa egiten (inork daki kantariarekin etorri zen edo), edo eta hainbat San Telmotan egindako bertso emanaldiak edo eta haurrentzako arratseko zine emanldiak 25 pezta ko sarrera ordainduta. Ikastetxea urtetan neskentzako bakarrik zen, baina 1971 urtea geroztik mutillak ere onartzen hasi ziren. Gaur egun zumaiako ikastetxe pribatu bakarra da, San Pedro ikastetxea eta Zumaiako Ikastola desagertu zirenetik.

De arquitectura-urbanismo
De arquitectura-urbanismo

Arkitekturari dagokionez, Peña Ganchegui arkitektoak jorratu zuen Euskal estilo berriaren adibide bat gehiago da. Kasu honetan, klaustro eskema jarraitu zuen erakinaren zatiak antolatzeko eta memorian dionez, bi altura bakarrik altxa ziren, inguruko etxe bajuetatik ahalik eta gutxien bereizteko. Adreilu gorria era azaltzen da bere hainbat lanetan; hirurogei hamarkadako hainbat erikinetan bezela. Urtetan N634 errepide alboko espaloi ixtua izan ditu lagun. Gaur egun Narrondo ibaiertzean dagoen espaloia eraiki arte behintzat. Beharrezkoa du hala ere, Jadarretik datorren espaloi zabalaren jarraipen bat, honetarako barneko plazatxoei metro parebat kendu beharko bazaizkio ere.

De arquitectura-urbanismo

Azken hamarkadan haurtzandegi serbitzua eskaintza berria dela eta, Ganchegui arkitektura bulegoari, behe solairuan gela berriak eraikitzeko egitasmoa eraiki zen. bertan estilo berritzaile eta gaurkoa Mario Sangalli eta Rocio Peña (Luis Peña Ganchegui ren alabak) egindako egitasmoa izan zen.

1975plaza-tenis.jpg

1975 Teniseko Plaza izenarekin jaio zen egitasmoak izan du arkitekto honen lanetatik fama handiena. Hasera batetan, ur zikinen hodia ezkutatzeko heraikitako espazio publikoak, Eduardo Chillida eskultorearen artelanak izan zituen Donostiako badiaren mendebaldeko puntaren protagonista, Gaur egun Haizearen Horrazia ezagutzen den eskultura alegia. Gaur egun lekuari ere izena eman diolarik . Ingurua eta hiriaren arteko muga bezela eraiki zenean ez zituen gaur egungo irisgarritasun baldintzat inondik inora ere beteko, hainbat eskilara haundi eta Porriño harri adokin galantei esker. Nor da ausarta leku honi irisgarritasun baldintzetara egokitzeko? Zer da artelan ukiezina edo hiri gvune publikoa? To eztabaida…

1997 urtean Luis Peña Gancheguik Munibe saria jaso zuen, euskal kulturari emandako ekarpenengatik.

2004 urtean Espainiako Arkitekto Elkargoen Kontseiluak Urrezko domina eman zion bere lanagaitk.

2009 apirilak 02 an 83 urterekin amaitu zen Luis Peña Gancheguiren ibilbidea. Azken unerarte lanean jarraitu bait zuen.

Gaur egun, Mario Sangalli eta Rocio Peña arkitektoek, ikastetxearen arbel teilaz eraikitako estalkia berritzeko egitasmoa egin eta zuzendu dute. Emaitza bikaina izan bada ere bada faltan bota duten elementu bat ere. Sarreran zegoen tximinia eraitsi egin dute. Gure ustetan, Urrezko domina eta kulturari hainbat sormen daibide eman dituen arkitekto batek merezi du bere eraikin baten diseinua ahalik eta osoen mantentzea, naiz eta tximiniaren erabilera beharrezkoa ez izan. Kontutan izanda berrikuntza egilearen alabak eraman duela, harrigarriagoa da hartutako erabakia. Gure ustetan eraikinak merezi du 40 urteak beteak dituenean errespetu gehiago.

De arquitectura-urbanismo
De arquitectura-urbanismo

MOLLABERRIKO GARABIA

moilaberria-1986.jpg

Argazkia: Bertil Lageström 1986

moilaberria-1982.jpg

Argazkia: Bertil Lageström 1982

09112-091209-01.jpg

De arquitectura-urbanismo
De arquitectura-urbanismo

Zumaiako mollaberria berezia da. Euskal herrian, Bilboko portu zaharra eta Zumaiakoa bakarrik omen ziren, hormigoizko taula eta zutabez eraikitako komertzio portu “berriak”. Beste guztiak, harriz eta lur betelanez eraikita omen zeuden, (kirol portu berrietako, egur taulak kontutan izan gabe).

Zumaiako “molla berriak”, garabi horia zuen. Zumaiako kaleko pintura lehiaketa batetan margoturiko koadroa aurki daiteke Zumaiako jatetxe ezagun batetan. Zahartu zenean, eraitsi egingo zuten. ZIIZ taldeak egiten duen lana kontutan izanda, balio handiko elementua litzateke, mollaberrian mantentzeko, bilboko Itsas museoan garabi batzuekin egin duten bezela.

gaur egun, hormigoizko taulan, garabiaren bi burdin bideen arrastoa ikus daiteke.

Mendaro marinela kaletik ikusitako bideo “historikoa”.

TOKITAKO PILOTALEKUA ZUMAIAN

TOKI ARKITEKTURAK zarautz ko bulegoak (bulegoa ikusteko) irabazi du, zumaiako pilotaleku berriaren eraikitzeko zuzendaritza tekniko proposamena.toki-foto-stepienybarno-blog-350.jpgAmaia Casado eta Ibon Salaberria, Donostiako Arkitektura Eskolako maisuak dira eta Gipuzkoako Arkitektura Elkargoko kultura arduradunak dira. 2007 urtean Euskal Herriko Arkitektura Ekargoak antolaturiko lehiaketan sarituak izan ziren ZUBIMUSU etxeagaitk.Ulertu dugunez, udalak Luciano Pagaegi arkitektoaren pilotalekua eraikitzeko egitasmoa ordainduz gain, arkitektoarekin kontratua bukatu zuen. Kontua da, eraikitzeko arazoaz gain, eraikinari aldaketak ezarri nahi zizkiotela; badirudi (konfirmaziorik ez ba degu ere) horretarako lanen zuzendaritza lehiaketa itxi batetan aukeratu duten.Udal teknikariak, Zumaiako kirol elkartekoak eta hirigintza batzordeko arduradunak bilera hainbatetan, zehaztu dituzte pilotaleku berriaren beharrak eta gora beherak.Lantalde aukeratuak, bere proposamenean, pilotalekuaren kokapena aldatuz gain, kanpoko itxura berria aurkeztu du, haserako egitasmoan zeuden hormigoizko langa luzeak kendu eta burdinezko langa arinagoak proposatuz.Bestalde ezker pareta eta frontis a ipar mendebaldean kokatzen dira, sarrera eta eserlekuak hegoaldera daudelarik. Pilotalekua argiago izateaz gain, erosoagoa izango da tenperaturari dagokionez. Pilotalekuetan neguan egiten duen hotza kontutan izanda, eskertuko dira eguzki izpiak bizkarrean jasotzeak. Honez gain, Alai uaztegitik datorren Bitoriano Arrate kaleko jarraipen modura oinezkoen ibilbidearen jomuga gisa aurkezten da pilotalekua, zumaiako eskola publikoa bizkarrean duelarik. Toki arkitekturak, bloga erabiltzen du bere lanak aurkezteko. Bertan egitasmoaren marrazki eta argazkiak aurkeztu ditu; honats irudiok.toki01.jpgtoki02.jpgtoki03.jpgtoki04.jpgtoki05.jpgtoki06.jpgtoki07.jpgtoki08.jpgtoki09.jpgtoki10.jpgtoki11.jpgtoki12.jpgtoki13.jpgtoki14.jpgtoki15.jpgtoki16.jpg Bukatzeko eta gure lana Kritika denez, esan behar degu, aurre egitasmoak arau subsidiari txiki bat ematen duela. Hau da, pilotalekua eraikitzeko, zumaiaren berdegune, bidegorri eta pasealeku azterketak egitez gain, Zumaia osoaren irudikatzea aurkezten da, pilotalekua eta paisaiaren arteko erlazioa ikusteko. Lan itzela. Bertan Rem Koolhas arkitekto holandarraren egitasmoetan ikus daiteken “kokapenaren azterketa orokorrak” eredu hartu dituzte, harek bezela azkenean egitasmoaren kokapena ladatzeko, kokapen berriaren abantailak goraipatuz. Rem koolhas ek Kordobako, hotel eta hitzaldi aretoa eraikitzeko lehiaketan jokaldi berbera egin zuen eta irabazi lehiaketa… maisu handia da holandarra.Pilotariek eskertuko dute, pelota goitik doanean, hegoaldeko eguzki izpiek pelota ezkutatzen ez ba dute. Eredu gisa, Bartzelonako 1992 olinpiadetan Jordi Garcés eta Enric Soria arkitektoek 1991 urtean eraiki zituzten pilota eta tenis jokoentzako Vall d`hebrón pabilioiean egindako argiaren erabilera ikusi degun interesgarriena da, Gernikako Secundino Zuazo ren pilotalekuarekin batera.1989_hebron_12_ficha.jpgVal d’ hebron, Enric Soria & Jordi Garcèsgernika-jai-alai.jpgSecundino Zuazo, Gernika Jai Alai pilotalekua.

MINIMALISMOA

SAN JOSE KOMENTUKO GANBARA bisitatu genuenean, konturatu nintzen minimalismoaren esanahia hemen zegoela. Disenuari uko egitea, edo hobeago esanda, diseinu sinpleekin gela bat antolatzea. Ganbara izanda, arrazoi praktikoa duelakoan nago, baina gaur egun itxura honen bila hainbat denda eta etxebizitza dabiltza. Abangoardia “vintage” edo “outlet” ean dabilenean, ideia hemendik atera dutela esango nuke, mojaxarren ganbara dela jakingo ez banu.Ba dira leku batzuk, bisitariari bere afizioa suspertzen diotena. Besteak beste, gogoan dut, euskaldun sukaldari ezagun talde bat, japoneko sukaldari ospetsu baten jatetxera joan zirenekoa. Sukaldari japoniarrak, modatik hurrun, bere gauzak egiteko era sinplearekin, beste sukaldariengan izugarrizko ospea lortu du. Abangoardia bihurtu da. Geinua.Delako jatetxeak 10 pertsonentzako lekua bakarrik homen zuen eta dekorazioa, minimoa zuen. Sukaldea txikia izaki eta sukaldariaz gain bi laguntzaile bakarrik, bere emaztea eta pintxea. Harengana bazkaltzera joateko datarik ezin da aurkitu, oso gutxi ematen dituelako, eta joaten denak ezin du presaz joan, jaki bakoitzak bere errespetua eta zeremonia behar duelako. Handik txundituta atera ziren gure sukaldari ospetsuak. Ni benetako arkitekturaren bilatzaile kontsideratuta, ganbarara sartu nintzenean, halako zerbait sentitu nuen. Bertan jarria zegoenak ez zuela bertan egoteko beste arrazoirik, ganbaran egoten diren gailuak dauden bezela. Praktikoa, sinplea. Guk bizitzarako behar ditugun gauzak ganbaran uzten baditugu, zaborra biltzen arituko bagina bezela bete eta bete egingo genuke. Zertarako erosi genituen jakin gabe.Batek zioen bezela “jakituriak ez du lekurik behar”.

Euskal Herria aldizkariko 2006 ko urrian argitaratu zuten 24 zenbakian, Michael Barkham historialariak egindako lanaren laburpena argitaratu zuten. Bertan Juan Luis Landa marrazkilariak, Zumaia eta bere inguruko Untziolen marrazki ikusgarriak argitaratu zituzten.Tamalez egileak marrazkiak argitaratzeko baimenik ez digu eman, beraz bere web ean edo Euskal Herria aldizkarian ikusi beharko dituzue. :( ZIIZ elkartearen aurkezpenean Michael Barkhman historigileak, ibaiertzetako untziolen eta Zumaiako untziolen historia eta garrantzia kontatu zuen. Hura gure ondarea delako eta bertatik hainbat zumaiako familiak bizitza atera zutelako. http://dco1971.blogspot.com etik garai hartako marrazki batekin irudikatuko ditugu zumaiako garai hartako paisaia.033-daniel-zumaia-en-el-siglo-xvi-2.jpgmarrazkia, daniel carballo ostolaza.

Pilar Azurmendi, Gipuzkoako foru aldundiko Ondare Zuzendariak, ZIIZ en aurkezpenean egindako hitzaldiaren laburpena.

zumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_01.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_02.jpg

zumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_03.jpg

zumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_04.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_05.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_06.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_07.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_08.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_09.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_10.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_11.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_12.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_13.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_14.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_15.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_16.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_17.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_18.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_19.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_20.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_21.jpgzumaiako-industria-ondarea-pilar01_pagina_22.jpg

ERRIBERA KALETIK SAN TELMORA

MARI KALETIK ERRIBERA KALERA

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_01.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_02.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_03.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_04.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_05.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_06.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_07.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_08.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_09.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_10.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_11.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_12.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_13.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_14.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_15.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_16.jpg

ziiz-aurkezpena-pello01_pagina_17.jpg

ZAPATERO PROJECTS

08124-091007-05.jpg

Julene azpeitia ikastetxeko aterpea.

Egitasmo honek hasertik erabiltzaileen erantzuna izan zuen; kontutan izanda gurasoek eta haurrek egunero erabiliko duten istalazioa dela, ikastetxeko guraso elkarteak hainbat ekarpen egin zituen haseratik. hala ere, egitasmoaren prozesua zela eta ez zitzaionn erabaki prozesuari inongo aukerarik eman.

Itxura simplea de eta zutabe ugari ditu. Egiturak ez du, dirudienez inongo luxu adierazpenik egin nahi. Eskertzekoak dira, habeen gainetik dauden, Z (zapatero?) erako solibak sortzen duten itzal txikia, orokorki eguzki eta itzal nahasketarekin, beira azpiko “beroa” gutxitzen bait du.

Bukatzeko, estalkiak ez du ikastetxearen estetikari inongo aipamenik egin. Altueran ere, leihoekin “topo” egin ondoren, leiho bera egokitu behar izan delarik.

08091-091113-19.jpg

Anbulategi inguruko hiritartze egitasmoa.

Bidegorria eta aita mari atzekaldeko aparkalekuak, anbulategi inguruko hiritartze egitasmoarekin batera, basadi kalea ankaz gora jarri du.

Batetik, berebilentzako bideak ixtutu ditu, ibilbide norantza aldatu du eta aparkalekuak lekuz aldatu ditu. Honez gain, aita mari eta basadi arteko ibilbide berri bat ireki du eta hau eskertzekoa da.

Zubi berriarekin egin duten oinezkoentzako lotura da egitasmoaren gauzarik nabarmenena. Eta beharrezkoa zen aita mari atzekaldeko garaje eta lokal en aurreko kalearen hiritartzea. hainbeste urtetan zuen itxura lotsagarria txukundu bait du

08123-091111-01.jpg

Aita mariko aparkaleku berriak

Garai batean, aiata mari 28 sotoan, ikastolako gela batzu izan zirenetik, lurrez bete zuten, lokalak garaje bihurtu eta ez zen ezertarako erabili izan. Gaur da, plaza, parke edo jolastoki bihur zitekeen lursail hau, autoen poderioz, aparkaleku bihurtu dena. Auto saltzaile batek zioen gisan: “autoak erropak bezela, pareka erosiko bait ditugu…” eta horrela gabiltza, etxe bakoitzean, familiako bina edo hiruna kotxe izanda, aparkaleku falta nagusi nonahi.

Ezin besterik esan egitasmo honi buruz; zerbait esatekotan, bambu landare horien etorkizuna aipagarri egingo degu. Zuhaitzak bezain handiak egingo ote dira? Nork daki.

Itsas kirol lokalak, surf larien aspaldiko aldarrikapena bete du. Gure ustetan, holako instalazioak, itzurun hondartzako eraikinean beharko luke. Praktikotasunagaitik eta xarma gehiago duelako. hala ere, hondartzatik hain hurrun ez dago eta lokalak, neurri egokia duela dirudi. Surf lariek munduko txapeldunik izan gabe, badute non gorde olatuetako taula. Pilotariek berriz, munduko txapeldun mordoxka eta frontoia txiki txiki eginda. Desoreka nabaria.

Artadiko ur biltegiak ez du estetika eta hirigintzarekin, gure gustoko den irudi erakargarririk. Beharrezkoak diren istalazio ezkutu eta konplexua hauek, egunerorako beharrezkoak izateaz gain, azkenak izaten dira politikarien ingurazioetan.

« Newer Posts - Older Posts »