Archive for Otsaila 27th, 2009
Gaur arratsaldean 19:00etatik aurrera Alex Olidenen mutilek Trapagaranen jokatuko dute Aparcabisaren aurka. Epaileak Ramiro Moro eta Mendizábal Jiménez izango dira. Traparango taldeak ez darama denboraldi ona, azkenaurrekoak dira 9 punturekin, baina oso talde borrokalaria da eta horren erakusgarri da azken jardunaldian Soriako talde sendoaren aurka lortu zuen berdinketa baliotsua. Gureak, berriz, joan den astean Ardoiren aurka izandako hutsegitearen ondoren garaipenaren bila irtengo dira.
Bestalde, Decotena Pulpo ere garaipenaren bila irtengo da Lubakin Ormaiztegiren aurka. Bisitariak zazpigarrenak dira sailkapenean 20 punturekin eta ez daukate arazo handirik. Iñaki Sorazuren mutilek behar-beharrezkoa dute garaipena Irungo Gazteak taldeari aurrea hartzeko. Partida gaur izango da arratsaldeko 16:00etan hasita.
Asador Basustako neskek ere gaur arratsaldean jokatuko dute Andoainen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lehen fasea amaitu ondoren, Xabier Letamendiaren neskek bigarren fasean Leizaran, Elorrio eta Bera-beraren aurka jokatuko dute.
Azkenik, Lubakin Pulpoko kadete eta jubenilek Bidasoa taldeko kadete eta jubenilen aurka jokatuko dute Euskadiko Txapelketaren barnean. Partidak arratsaldeko 17:30ean eta 19:00etan hasiko dira.
Iruzkin berriak