Partida larunbat arratsaldean (17:00) izango da, Lubaki kiroldegian,Arrate taldean Mikel Arrieta zumaiarrak jokatuko duelarik.
Denboraldiaurrean jokatutako Euskadiko Kopan emaitza onak lortu ditu Alex Olidenek zuzentzen duen taldeak. Amenabarri eta Egiari irabazi zion Pulpok, eta Ereintzaren kontra galdu. Oreretarrek talde bikaina osatu dute. Euskadiko Kopako beste multzoan, Arratek partida guztiak irabazi ditu, Urdaneta, Trapaga eta Urdulizen aurka. Beraz, badirudi denboraldiko lehen partida ez dela batere erraza izango.
Bigara Pulporen plantilan ez da aldaketa handirik. Beñat Leibarrek eskubaloia uztea erabaki du, eta Kepa Mendikute berriz kantxara bueltatuko da, urte batzuk jokatu gabe egon ondoren.
Bestetik, bazkideak egiteko kanpainarekin jarraitzen du klubak. Larunbat goizean, Olarro Eguna dela eta, Gernikako parkeko txoznan jaso ahal izango dira txartelak; bestela, arratsaldean kiroldegian bertan, partida hasiaurretik. Pulpoko zuzendaritzak dei berezia egin nahi die jarraitzaileei taldea animatzera gertura daitezen Lubakira, etxeko partidak irabaztea ezin besteko izan daitekeelako mailari arazorik gabe eusteko. Iaz behintzat hala izan zen, etxean jokatutako 13 partidetatik hiru baino ez zirelako galdu –Torrelavega, Ereintza eta San Antonioren aurka–.
0 Responses to “ARRATEREN KONTRAKO DERBIAREKIN EKINGO DIO SASOIARI BIGARA PULPOK”