Archive for Urria 15th, 2009

Bigara Pulpo K.E.ren garaipena Colindresen, 27-32

Azkenean bai, laugarren jardunaldira arte itxaron egin behar izan dugu, baina azkenean lortu du BIGARA PULPO 1.mailako taldeak lehen garaipena. Partidu garrantzitsua zen bi taldeentzat, artean garaipenik lortu gabe baitzeuden biak, eta sailkapenean atzean gelditzeko arrisku handian.

Beharbada horregatik nahiko urduri heldu zioten bi taldeek partiduari. Lehen zati osoan zehaztasun gutxiko jokoa ikusi ahal izan zen, urduritasunak eragindako hutsegitez josia, eta zumaiarrek ezin izan zuten beren esku dagoen maila erakutsi, ondorioz 13-13 atsedenaldira.

Bigarren zatian, aldiz, askoz eraginkorrago jokatzen asmatu zuten zumaiarrek, bereziki 45.minututik aurrera 4-0 partzialari esker partidua eren alde jarri eta amaiera arte abantaila horri eustea lortuaz.

Ea garaipen honekin hurrengo partiduetarako lasaitasun puntua lortzen duten eta beren esku dagoen joko-maila erakusten duten zumaiarrek.

Jokalariak hauexek izan ziren:
Ugarte(4), Ibon Sasiain(1), Sagasta(4), Aizpurua(3), Gutierrez(6), Agirre(7), Arrieta, Rubio(3), PeƱalba, Ioritz Sasiain, Mendikute, Hernandez(3), Uribe-etxeberria(1), Iriondo.