Alex Olidenek zuzendutako mutilek gaur arratsaldeko 6etan jokatuko dute Zamora hiriko Manuel Camba kiroldegian BM. Inzamac Zamora taldearen aurka. Aurreko partidan, Urdanetaren aurka jokatutakoan, Kepa Mendikute baja izan bazen ere, badirudi oraingo honetan entrena-tzaileak jokalari guztiak izango dituela bere eskutan.
Zumaiarren ustetan, partida zaila izango da. Zamorakoak sailkapenean bederatzigarren postuan daude, Bigara Pulpo baino puntu bat gutxiagorekin. Orain arte bi partidu jokatu ditu etxean. Lehenengoan 32-33 emaitzarekin galdu zuten Leonen aurka eta bigarrenean Soriari irabazi zioten gol bakarreko aldearekin. Igoera erdietsi zuen talde bera manten-tzen dute zamorarrek. Hauei Salamancatik joandako beste bi jokalari gehitu zaizkie.
Bestalde, taldeko lehen postuan dagoen gizonezkoen bigarren taldeak, Decotenak, Elgoibarren jokatuko du gaur arratsaldeji 17:00etan. Lider-tza mantentzea da asmoa. Asador Basusta emakumezkoen taldeak Lubakin jokatuko du gaur, 17;15ean LogroƱoko Sporting Logrobus taldearen aurka. Amaitzeko, Euskal Ligan dabiltzan jubenil eta kadete mailako Pulpo K.E. Zumaia.net taldeek Irunen jokatuko dute, Artelekun, Bidasoa zailaren aurka. Kadeteek 16:00etan jokatuko dute; behin hau amaitu ondoren, jubenilen txanda izango da.
0 Responses to “HIRUGARREN GARAIPENA LORTZEN SAIATUKO DA GAUR BIGARA PULPO K.E. ZAMORAN”