Asteburu honetan hasten da bigarren itzulia Tenerifen. Arratsaldeko 18:30ean ( Kanarietako ordua) Unibertsitateko Pabilioian DYCTEN UNIV. LA LAGUNA-k SUMOFIC PULPO K.E.n aurka jokatuko du. Epaileak BARCELO MARTIN eta HEWITSON IRUELA izango dira, biak Kataluniakoak. Hernadez, pibota, ez da ekipoan izango; izan ere, pasa den astean min hartu zuen, zuntz etendura izan zuen izterrean, eta itxura guztien arabera bi hilabetez izango da taldetik kanpo. Hori dela eta, Ibon Sasiain gazteak aukera paregabea izango du lehenengo taldean jokatzeko. Taldeko gainerako jokalariak sasoi betean daude eta onena emateko prest LA LAGUNAKOen joko-zelaian. Lehenengo taldeko jokalariekin batera izango dira, baita ere, bigarren taldeko Beñat Lizeaga eta Ioritz Sasiain jokalariak. Lehenego itzulian Lubakin, etxean, jokatutako partidan erraz nagusitu zen Pulpo, 28-18, baina itzulerako partida ez da lehenengoa bezain erraza izango; izan ere kanariarrak gora datoz, eta jaitsiera postuak atzean utzi dituzte Soriakoei irabazi ondoren lehenengo itzuliko azkeneko partidan. Kanariarrek 7 puntu dituzte, denak etxean eskuratuak eta ez dute galdu etxean jokatu dituzten azkeneko hiru partidetan. Alex Olidenen mutilek etxeko lanak ondo eginda emango diote hasiera bigarren itzuliari. Lehenego itzulian 16 puntu eskuratu dituzte eta aurrerantzean orain arte egindako bidetik jarraitzeko asmotan dira. Lehenengo itzulian etxean jokatutako 6 partidetatik 5 irabazi dituzte eta partida bakarra galdu, liderraren aurka. Etxetik kanpo jokatutako partidetan, berriz, hiru partida galdu dituzte, bitan berdinketa lortu dute eta bi irabazi dituzte. Pulpoko mutilek gai izango ahal dira kanariarren bolada ona hausteko!
Bi puntuak eskuratu eta bidai ona eta egonaldi zoriontsua izango dutela espero dugu denok.
Iruzkin berriak