KIROLDEGIA ETXEAN

2012(e)ko Otsailak 3 at 1:08 | Posted in AHOLKU OROKORRAK | Leave a comment

Jarduera fisikoa egiteko gaur egun tresneria ugari ikus daiteke. Jarraian, jarduera fisiko osasuntsua etxean egiteko baliagarria den materiala luzatuko dizuet:

Fitball-a: Fitball-a oinarri hartuta aldi berean gihar asko lantzen dira, batez ere, gihardura egonkortzailea. Edonork erabil dezake, baina kontuan izan behar da baloiaren tamainak pertsonaren altuera eta pisuarekin proportzionala izan behar duela. Onuren artean, esan beharra dago, indar ariketa dinamiko zein estatikoak egin daitezkela berarekin eta era berean, oreka, koordinazioa eta jarrera hobetzen dituela, malgutasunarekin batera.

fitball1.jpg 

Gomak: Aspalditik ezagunak izan arren garrantzitsuak dira. Hauekin edozein gorputz atal landu dezakegu, ariketa egokia hautatuz gero. Intentsitate ezberdineko gomak aurki ditzakegu eta baita forma ezberdinekoak ere. Errehabilitazio lanetan asko erabiltzen dira eta baita hasiberriekin indar ariketa ezberdinak egiterakoan ematen duten askatasunagatik.

bandas.jpg

 

Esterila: Lurreko ariketa ezberdinak egiterakoan beharrezkoa da. Garrantzitsua izaten da hauen tamainua eta batez ere lodiera, ez baitute ez oso finak ez oso lodiak izan behar.

mat.jpg

 

Mankuernak: Hauek modu indibidualean edo binaka erabil daitezke. Batzuk pisu fijoa izaten dute eta beste batzuk aldiz, ez dira fijoak izaten, pisu diskoak izaten baitituzte, nahi dugun karga jartzeko. Indar ariketa ezberdinak egiteko erabiltzen dira. Edonork erabili ditzake karga egokiaz eta jarrera egokiaz ariketak eginaz gero.

mankuernak.jpg

 

TRX: AEBetako armadek kuarteletan, ontzi eta submarinoetan entrenatzeko sortu zuten. Horretarako, paratxuta baten gerrikoa erabili zuten eta TRXa sortu. Ariketa bateria zabala egin daiteke berarekin (estatikoak zein dinamikoak). Bertan esekiduran (en suspensión) egiten da lana, gorputz atal ezberdinen tonifikazioa bilatuz. Luzaketak egiteko ere baliagarria da.  Etxeko atean zintzilikatzeko aukera ematen du.

trx_large.jpg

 

Bosu-a: Baloi erdiaren itxura duen aparato honek, indarra, malgutasuna, propiozepzioa eta jarrera lantzen laguntzen du, beti ere desoreka egoera batean. Ariketa dinamikoak eta estatikoak egin ditzakegu bertan.

bosu_ball_3.jpg

 

Pultsometroa: Jarduera fisikoa egiten ari garenean gure bihotzak duen taupada maiztasuna adierazten digu. Oso baliagarria da gure jardueraren intentsitatea jakiteko. Mota guztietako jarduera fisikotan erabili daiteke oso erosoa baita. Marka eta mota ezberdinetakoak daude eta badira GPSa ere izaten dutenak, besteak beste, abiadura eta eginiko distantzia neurtzeko. Garrantzitsuena ordea, ditugun beharren arabera pultsometro egokiena aukeratzea da.

pulsometroak.jpg

Makina kardiobaskularrak: Jarduera aerobikoa egiteko erabiltzen diren aparatuak, adibidez, bizikleta estatikoa, eliptika, ergometroa eta korrika egiteko zinta. Gaur egun oso prezio egokian (epeka ordaintzeko aukerak ere badaude) aparatu onak eta espazio txikia behar dutenak lor daitezke. Hala ere, hauek erosi aurretik profesional batengana jo, norberarentzat egokiena zein den jakiteko.

gimnasios-para-casa2.jpg

 

Aipaturiko tresneria guztiarekin, espazioa arazoa izan gabe, etxean bertan gure kiroldegi pribatua sortu dezakegu. Beraz, ez zaigu martxan jartzea besterik gelditzen. Aparatu hauen edo beste edozein aparaturen inguruko edozein kontsultarako behean duzue nire web gunearen helbidea.

 www.entrenadorpersonalsesma.com

Leave a Comment »

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Get a free blog at WordPress.com | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.