XIX. mendeko laurogeiko hamarkadaren hasieran, Gipuzkoan zehar “colera”-ko izurrite bat izan zen. Zumaian ordea ez zuen eragin handirik izan. Hau eskertzeko asmoz idatzi zuen Antonio Truebak, zumaiar musika-egileak, 1885. urtean Arritokietako Andre Mariri eskeinitako “Salve Regina” bat. Ordutik hona urtero abestu da, irailaren zazpiko arratsaldean Arritokietako ermitan.
Antonio Trueba Aguinagalde Zumaian jaio zen 1855.eko otsailaren hamabostean. Madrilgo kontserbatorioan ikasi zuen, 1880. urtean piano eta Konposizioko lehen sariak lortu zituelarik. Madrilgo hainbat elizetako organo-jolea izan zen, hauen artean “Iglesia de San Jerónimo el Real” (Los Jerónimos) ospetsua zegoelarik. Hainbat lan idatzi zituen, eszenarako obrak, sinfonia bat, haibat meza eta musika liturjikoa, gabonetako doinuak. Bilbon hil zen 1944. urtean.
Aurten ere, entzungai izango duzue 18:45tan hasten den elizkizunaren barne. Pieza honetaz gain, beste batzuen artean, Luis Urteagaren “Ave Maris Stella” eta Xabier Sarasolaren “Ave Maria” kantatuko ditugu.
Trueba familiari esker, grabaketa historiko bat entzuteko aukera dugu. Kalitatea handia izan ez arren, bertan nabari dira hainbat aldaketa: oraindik tipleak (umeak) kantatzen zuten, “tenpoak” (abiadura) motelagoa zen eta harmonioko akonpainamenduan ere aldaketak aurkitzen dira. Azken hau benetan bitxia da, grabaketa honetako organo-jolea Antonio Truebaren semea baita, Jose Trueba Aguirre.
[audio:http://baleike.com/spabesbatza/files/2009/09/salve-i-antonio-trueba.mp3|titles=Salve I|artists=Antonio Trueba]
[audio:http://baleike.com/spabesbatza/files/2009/09/salve-ii-antonio-trueba.mp3|titles=Salve II|artists=Antonio Trueba]
[audio:http://baleike.com/spabesbatza/files/2009/09/salve-iii-antonio-trueba.mp3|titles=Salve III|artists=Antonio Trueba]

Add to Google
0 Responses to “Salve Regina”