Asteburuan zehar Pola de Sieroko kantoreak gure artean izango direnez, une egokia da Angel Embilen bizitzari begirada bat botatzeko.
1897. urtean jaio zen Zumaian, txikitan San Telmo kalean bizi izan zen eta bere musika ikasketak, orduan parrokiko organo-jole eta musika bandako zuzendari zen, Luis Urteagarekin hasi zituen. 10 urte zituenean ordea, bere ama hil egin zen eta bere anaiarekin batera Gijonera joan zen, jesuiten “Colegio de la Inmaculada” barnetegian ikastera, bera aita marina merkanteko kapitaina baitzen.
Asturiasen jarraitu zituen musika ikasketak, hala ere azpimarragarria da harmoniako ikasketak, postaren bidez, Luis Urteagarekin burutu zituela, Donostiako Kontserbatorioko irakaslea baitzen orduan. Lan handia egin zuen Asturiasen, hainbat talderen sorkuntzan parte hartu zuen, Asturiasko Orkestra Sinfonikoarena adibidez.
1946. urtean, bere emaztearen heriotzaren ondoren, bere seme alabekin Pola de Sierora joan zen bizitzera . Urteetan zehar lan handia egin zuen Polako bandarekin eta bertako hainbat korurekin. Irakasle bezala ere lanitzela egin zuen eta bere ikasle izandako askok hainbat koruen zuzendaritza hartu zuten.
Musika idazle bezala katalogo luzea utzi zigun, kasu gehienetan asturiasko musikan errotatuko kantuak. Horietako batzuk Asturiasen sona handia lortu dute, “No me quiso una polesa” honen adibide delarik.
1980. urtean Pola de Sieron zendu zen.
Hemen duzue bere musikaren adibideetako bat: Bajo un cielo de tormenta
[audio:http://baleike.com/spabesbatza/files/2009/09/bajo-un-cielo-de-tormenta-a-embil.mp3|titles=Bajo un cielo de Tormenta|artists=Angel Embil]

Add to Google
0 Responses to “Angel Embil: zumaiar bat Asturias aldean…”