25 urte igaro dira San Pedro Abesbatza Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan sartu zela. Hau ospatzeko asmoz aurtengo GABON KANTUZ jaialdian parte hartzera gonbidatu gaituzte. Ekitaldia datorren igandean izango da (Abenduak 13) Eibarko Coliseo Antzokian eguardiko 12:30etan.
Gutaz gain, Azpeitiko Antxieta, Trintxerpeko Ilunbe eta Eibarko Sostoa Abesbatzek parte hartuko dute jaialdian. Azpimarratzekoa da ekitaldi honetan jasotako diru-sarrera, autismoaren munduan dabilen GAUTENA elkartearentzat izango dela. Sarrerak salgai daude Kutxanet-en 3€-ko salneurrian.
Guk eskainiko ditugun abestiak, hauek izango dira:
| Kantua | Egilea |
| Belenen | Harm: V. Manterola |
| Aritz adarrean – Kattalin | Harm: J. Ezkurra |
| Olentzero | Harm: J. Busto |
| Jaun handiak | Harm: A. Mitxelena |
| Festejo de Navidad | H. Bittrich |

Add to Google
0 Responses to “GABON KANTUZ, Eibarrera kantatzera goaz”