Eibarko Coliseo antzokiko emanaldia atzean utzi dugu, gustura kantatutako kontzertua izan zen. Bertan Zumaian uda pasatzen duten jende ugari bildu zen. Hemen duzue han eginiko grabaketa bat:
[audio:http://baleike.com/spabesbatza/files/2009/12/olentzero-eibar.mp3|titles=Olentzero|artists=Javi Busto]
Aste honetan buru belarri sartu gara Itziarko Gabon Kontzertua prestatzera.
12etan izango den mezan parte hartuko dugu, lehenengo zatian agertzen diren bi abestiak Komunio garaian Jainkoak Gizondu eta bukaeran Suite de Navidad abestuko ditugularik.
Bigarren zatian berriz, mota eta erritmo desberdinetako gabon kantak izango dira: zortzikoa, Olentzero-ren bertsio berri bat, ahots zuriek abesturiko Non degun non, Zumaiako Musika Eskolako Helduen Dantza Taldea eta Maria Zubimendi eskuko soinu jolearen laguntzarekin Ator, ator famatua.
Aipamen berezi bat egin nahi dugu: igandeko meza eta kontzertua, urte honetan utzi digun gure korukide Maite Irigoieni eskeini nahi diogu.
Gogoratu, abenduak 20, eguerdiko 12etan Itziarko parrokian. Zuen gustokoa izango delakoan, iganderarte agurtzen gara.


Add to Google
0 Responses to “Itziarren, Gabon Kontzertua (Abenduak 20, igandea)”