Errenteriako Gabon abestien lehiaketa…

Lehenik eta behin, igandean Itziarko parrokian emandako Gabon Kontzertuari buruz bi hitz idatzi nahi genituzke.

Jende gutxi izan arren, gustora egon ginen kantatzen. Momentu unkigarria izan zen gure korukide Maite Irigoien gogoratu genuenean, berari eskeinia izan zen gure kontzertua eta propina gisa abestu genuen Egin Maite kantatzean, bat baino gehiagok negar zotinean ezin izan zuen kanta bukatu.

Hemen duzue, Mari Carmen Azpeitia pianoan lagun zutela koruko emakumeek kantatutako Non degu non abestiaren grabaketa:

[audio:http://baleike.com/spabesbatza/files/2009/12/non-degu-non-itziar.mp3|titles=Non degu non|artists=Junkal Guerrero]

Eguraldi kaxkarra izan arren, hurbildu zen guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Hemen duzue, eskaini genuen emanaldiari buruz Mikel Emazabalek bere blogean idatzi duen kritika.

Itziar 2009

Gabon Kontzertua atzean utzi dugu eta Errenteriako Gabon abestien lehiaketa dugu orain buruan. Datorren larunbatean, abenduak 26, Errenteriako Gabon Kanten lehiaketan hartuko dugu parte. Bi gabon abesti kantatuko ditugu bertan: J. Ezkurraren Aritz adarrean-Kattalin eta Javi Bustoren Olentzero.

Emanaldi honekin bukatzen dugu urtea. Mila esker gure emanaldietan izan zareten guztioi.

San Pedro Abesbatzako kideok, Egu Berri zoriontsu eta Urte Berri on bat opa dizuegu.

0 Responses to “Errenteriako Gabon abestien lehiaketa…”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Hurbileko ekitaldiak

Iruzkin berriak