Lasartera goaz kantatzera…

Aste Santua eta San Telmoak atzean utzi ondoren, kurtsoaren martxa hartu dugu. Ostiral honetan, apirilak 23an, Lasarteko Brigiden Konbetuan kontzertu bat eskainiko dugu arratsaldeko 7 t´erdietan. Emanaldi hau “Danok Kide” Guraso Elkarteak hilero Brigiden Konbentuan antolatzen duten kontzertuen barruan sartzen da. Bitxikeri moduan esan komentu honetako kaperako akustika ederra dela eta bertan grabaketa ezberdinak egin direla.

Brigidetako komentua

Hasiera emateko musika sakroa aukeratu dugu, horien artean bi kantu berri Maurice Duruflé-ren Ubi Caritas eta Josu Elberdinen Angelus. Kanta sakroen ondoren, Finlandiako On Suuri kantua abiapuntu harturik musika herrikoian murgilduko gara, Axuri Beltza eta Neskatx Ederra bezalako doinu ederrekin. Boliviako “cumbia” bat ere eskainiko dugu Charango eta perkuzioarekin, bestalde Rosanaren Si tu no estás aquí eta Serraten Cantares abestiak ere entzungai izango dituzue. Kontzertua rythm&blues erritmoekin amaituko dugu. Azpimarratzekoa da, baita ere, Zumaiarekin lotura handia izan zuten bi musikaegileen lanak eskainiko ditugula, Jose Maria Beobideren Ama Eder eta Luis Urteagaren Nere Etxea doinu herrikoiaren moldaketa.

Ohikoa den bezela, Mª Karmen Azpeitiak lagunduko gaitu pianoarekin eta Amaia Aldalur zuzendari lanetan izango da. Charangoarekin berriz Manu Aguilar izango dugu.

Han ikusiko garen esperantzarekin agurtzen gara.

0 Responses to “Lasartera goaz kantatzera…”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Hurbileko ekitaldiak

Iruzkin berriak