Uda iritsi zaigu eta gau giro ederra aprobetxatuz, ohitura dugun Udako Gau Kontzertua eskeiniko dugu Beheko Plaza Abesbatzarekin batera.
Urte askotan zehar Mari kalean egin ohi dugu saioa baina bertan egiten ari diren obrak direla eta Ardantzabideko etxe berrien plazatxoa aukeratu dugu aurtengoan. Emanaldia larunbat honetan, uztailak 10, gabeko 10etan izango da.
Udako Gau Kontzertua Agustin Zubimendik zuzenduriko Beheko Plaza Abesbatzak hasiko du. Usadioari jarraituz habanera, euskal eta galiziar kantak, eta erritmo desberdinetako abestiak izango dira entzungai: A. Lesbordesen Goizian argi hastian, P.M Feijooren Levame, Alain Langrèeren Reina del placer eta Santestebanen Goizeko Izarra besteak beste.
Bigarren zatian berriz Amaia Aldalurrek zuzenduriko San Pedro Abesbatza izango da kantari. Guk ere kanta ezagun eta herrikoiak abestuko ditugu: Urteagak harmonizatutako Nere etxea, A. Donostiaren Bili bili bonbolo, gure lagun M.M Azpiazu azkoitiarraren Hego-haizea, Rosanaren Si tu no estás aquí, Sindo Garay-ren La tarde boleroa, Benito Lertxundiren Udazken Koloretan eta bukatzeko ipar amerikar erritmoko Goodnight Sweetheart. 
Eta kontzertua amaitzeko, bi koruak elkarrekin abestuko ditugu Maitia nun zira? eta Siyahamba afrikarra.
Gogoratu Ardantzabideko Plazatxoan izango dela aurtengoan. Zuen gustokoa izango delakoan, larunbat arte.
Add to Google
0 Responses to “Zumaiako bi koru elkarlanean”