Kantuz, kantu oporretatik bueltan…

Abuztuko oporrak igaro ondoren joan zen astean bueltatu ginen entseguetara, Garikoitz Mendizabalen eskariari erantzunez Zestoako Txistularien Alardean parte hartzeko asmoz. Euskal Herriko 50 txistulariekin eta beste hainbat musikariekin batera musika herrikoiez osatutako emanaldia eskaini genuen joan zen igandean, jai giroa zabalduz. Toki xelebreetan kantatzeko aukera izan dugu, hemendik aurrera gainera, jendez gainezka zegoen “zezen-plaza” batean ere kantatu dugula esan dezakegu. Gaur ordea, guztiz ezberdina den beste ekitaldi batean parte hartuko dugu. Usadioari jarraituz, Arritokietako Bederatziurrenari amaiera ematen dion Salbea abestuko baitugu. Orain direla 100 urte baina gehiago idatzi zuen Antonio Trueba zumaiarrak gaur entzungo den obra hau, kolerako izurrite batek gure herrian eragin gutxi izateagatik eskerrak emateko idatzi omen zuen. Obra honez gain, besteak beste, Jose Maria Beobide musika-egile zumaiarraren Ama eder eta, aurten bere heriotzaren 50. urteurrena ospatzen den, Luis Urteagaren Ave Maris Stella entzuteko aukera izango da.

Gure talaia bihurtu den web-gune honetatik, orain dela egun gutxi Azkoitian hil zen Juan Luis Saenz Kixona gogoratu nahi dugu. Urte ezberdinetan, Antonio Truebaren Salve Reginako soloa egitera etorri izan zen gure herrira eta egun seinalatu honetan bera oroitu nahi dugu. Gure omenaldi xumea izan dadila hemen jartzen dugun bideo hau.

Tu.tv

0 Responses to “Kantuz, kantu oporretatik bueltan…”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Hurbileko ekitaldiak

Iruzkin berriak