Musikaren Eguna ospatzen…

Ekainaren 21an Europako Musikaren Eguna ospatu ohi da. Honen aitzakian Beheko Plaza Abesbatzak eta San Pedro Abesbatzak kontzertu bat eskainiko dute datorren larunbatean, hilak 18, komentuan arratsaldeko zazpietan.

Beheko Plaza-ko lagunek, Agustin Zubimendiren zuzendaritzapean ohikoak bihurtu diren Tchaikovsky-ren Urretxindorra edota Anjel Barja-k moldaturiko A la orilla de un palmar abestiez gain. Andaluziako folklorean oinarritutako bi abesti eskainiko dizkigute: Ojos traidores eta Zorongo, azken bi hauek Jaengo Mancha Real herrira egingo duten bidairako prestatuak izan direlarik. Euskal musika ere ez da faltako Oles ezkonberriak, Goizean argi hastean eta Herriko Festa doinu ezagunenekin.

p1060512.jpg

San Pedro Abesbatzak, berriz, Amaia Aldalurren zuzendaritzapean, bere emanaldiari obra sakro batekin ekingo dio, Gregor Aichinger musikagile alemaniarraren  Regina Caeli motetearekin hain zuzen ere. Ondoren eskainiko ditugun hiru obrak Kantabriako herri musikan oinarrituta daude, nahiz eta hirurek egile gipuzkoarra izan: Tomás Garbizu (San Vicente de la Barquera) eta Javi Busto (Tres nanas cántabras eta Barquereño). Las ruinas de Iranzu edota Piedras bezala ezaguna den Stehle-ren Las ruinas del monasterio abestia entzuteko aukera izango duzue koruko gizonen ahotsetan. Amaitzeko Tolosako Lehiaketan derrigorrezko obrak izan diren Xabier Sarasola beasaindarraren Neskatx ederra eta Luis Aramburu gasteiztarraren Kitolis abestiak eskainiko ditugu.

 Taldeko argazkia 2011

Denak zaudete gonbidatuta….

0 Responses to “Musikaren Eguna ospatzen…”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Hurbileko ekitaldiak

Iruzkin berriak