Goikobalu Abesbatza (Urriak 1)

Martxoan Arrasaten eman genuen  kontzertua Goikobalu koruarekin burutu dugun elkar-trukearen barne. Kontzertu hura oso berezia izan zela esan dezakegu, emozioz betea, zerbait lortu bagenuen guk bizitako emozio hori eliza betetzen zuten entzuleei  hurbiltzea izan zen. Datorren larunbatean, urriak 1, beraien musikaz gozatzeko aukera izango dugu, KOMENTUAN, arratsaldeko 8etan.

Goikobalu abesbatza

Hemen duzue Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean eskainiko diguten egitaraua. Bi obra sakroek irekiko dute kontzertua, Tomas Luis de Victoriaren O Magnum Mysterium motete famatua, egilearen heriotzaren 400. urtemugan eta Felix Mendelssohnek Eliaj (Elias) oratoriorako idatzitako koral bat. Honen ondoren musika herrikoia izango da kontzertuaren ardatz nagusia, euskal musika batez ere. Aipatu beharra dago azken hilabeteetan euskal musika biltzen duen CD baten grabaketan ibili direla Goikobalu abesbatzako kideak murgilduta. Uruguay eta Kubako musika ere izango dugu entzungai, baita Flying Pickets ahots taldearen moldaketa bat.

- O Magnun misterium T.L. de Victoria

- He That Shall Endure To The End F. Mendelssohn

- Ikusten Dezu J.B. Elizanburu

- Maitasun Atsekabea J. Guridi

- Ay, Hori Begi Ederra J. Busto

- Penas Beatriz Corona

- Te Quiero Favero/Benedetti

- Ziña Miguel Matamoros

- Laztana Flying Pickets

- Ni Ez Naiz Zomorroa J. Guridi

- Lastozko Zubiya J. Belloportu

- Kitolis L. de Aranburu

- Akerra Ikusi Degu J. Guridi

Egitarau guztia aztertu ondoren aipagarri da Jesus Guridiren hiru obra eskeiniko dizkigutela ikusteak, ez dugu ahaztu behar,  musikagile gazteiztarra hil zenetik 50 urte igaro direla. Hau aprobetxatuz, hemen duzue musikagile handi honek egindako euskal doinu ezagun baten harmonizazioa, Goikobalu Abesbatzako kideen ahotsetan.

[audio:http://baleike.com/spabesbatza/files/2011/09/13-audiotrack-13.mp3|titles=Goiko Mendian (J Guridi)|artists=Goikobalu Abesbatza]

Denak zaudete gonbidatuta….

Goikobalu kartela

 

0 Responses to “Goikobalu Abesbatza (Urriak 1)”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Hurbileko ekitaldiak

Iruzkin berriak