Aste Santuko Kontzertu Sakroa

Azken urteetan nahiko ohikoa bihurtu da koruen munduan Aste Santua etortzen denenean kontzertu sakroak antolatzea. Mendeetan zehar hainbat musika lan idatzi dira elizarentzat hain garrantzitsuak diren egun hauentzat abesteko. Guk ere gure bilduma egin dugu, kantu zaharrak eta berriak, guztiak izango dituzue entzungai larunbatean 20:30ean parrokian eskainiko dugun emanaldian.

Kartela

Eskainiko ditugun obra guztiak sakroak izan arren oso estilo ezberdinak landuko ditugu, errenazimenduko polifoniatik gaur egun egungo musikararte. Horrela Antxieta, Bach, Haendel, Mendelssohn edo Faureren lanekin egingo dute gaur egungo musikagile gazteen lanak, Josu Elberdin edo eta Ola Gjeilo-ren lanekin adibidez. Musika lagun denboran bidaia egiteaz gain jatorri ezberdinetako obrak entzungo ditugu: liturgia katolikorako idatzitako antifonak, liturgia lutherdarraren ardatz diren koralen adibide ezagunak baita oratorioetatik ateratako adibideak ere. Azken hauek, ospakizun sakroetarako idatziak ez izan arren gai sakroak lantzen dituzte. Garai batean Garizuman operarik hantzentu ez zitezkeenez musikagileak oratorioak sortu zituzten, musikari eta abeslariak lan egin ahal izateko.

Ahots utzez abesteaz gain, kontzertuan zehar Mari Carmen Azpeitia organo-jolearen laguntza izango dugu baita Jose Mari Azkue oboe-jolearena ere. Eta, nola ez, guztia Amaia Aldalurren zuzendaritzapean.

Gonbidatuta zaudete.

 

0 Responses to “Aste Santuko Kontzertu Sakroa”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Iruzkin berriak

Gure txioak

Jarrai gaitzazu

  1. San Pedro Abesbatza
    San Pedro Abesbatza: 2013-5-25, 19:00, Zumaiako komentuan: ZUMAIAKO SAN PEDRO eta HONDARRIBIKO ESKIFAIA abesbatzak.... http://t.co/SSLSEDGAP6

  2. San Pedro Abesbatza
    San Pedro Abesbatza: RT @baleike: San Pedro Abesbatza Kantuz aldizkarian. http://t.co/TFg6AjmW1w

  3. San Pedro Abesbatza
    San Pedro Abesbatza: En nuestro blog nos hacemos eco de la revista "Kantuz" que ha llegado a su número 100, haciendo hincapié en las... http://t.co/garfUEFzWL

  4. San Pedro Abesbatza
    San Pedro Abesbatza: Joan zen astean San Pedro Abesbatzaren teklatu bat (Yamaha P120) lapurtu zuten San Telmo ermitatik. http://t.co/3Fbbxn3Lpf