Azken sarrerak

Subscribe to RSS feed

Euskal Herriko II. SMS lehiaketa

Ekaina 1st, 2006 : txinparta

Aurten ere SMS lehiaketa antolatu du UEMAk, eta euskaraz jolastu eta sariak irabazi ahal izango ditugu. Web orrian, gainera, iazko SMSak, SMSak labur-labur idazteko hiztegitxoa, sariak eta beste hainbat gauza aurkituko dituzu. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Eutsi!

Maiatza 31st, 2006 : txinparta

Euskarazko film luzea errodatzen hasiko da ekainean, eta Alberto J. Gorritiberea zumaiarra izango da pelikularen zuzendaria, eta Kandiko Uranga, berriz, aktoreetako bat. Gaurko Berrian dator horri buruzko informazioa eta ea "Aupa Etxebeste" filmak adinako arrakasta izaten duen. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | Iruzkin 1

ManiFESTAzioa

Maiatza 23rd, 2006 : txinparta

Bai eskolak euskalduntzeari! kanpainak sinadura-bilketaz ekin zion jendaurreko ibilbideari. Oraingoan, berriz, maniFESTAzio batera deia egin digute. Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da manisfestazioa Donostiako Bulebarretik, euskaraz ikasteko eta euskara ikasteko eskubideak aldarrikatzeko, oraindik ere lan handia baitago egiteke bide horretan.

Hona hemen deialdia egiteko irakurri den testua:

(gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Zer hizkuntzatan egin duzu errenta-aitorpena?

Maiatza 18th, 2006 : txinparta

Gipuzkoarroi errenta-aitorpena euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko aukera ematen zaigu, baina zer hizkuntza aukeratzen dugu guk? (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Bestela paretak emango dik bigarrena!

Maiatza 15th, 2006 : txinparta

Ezaguna egiten al zaizue esamolde hori? Askotan errepikatu izan da gazteek ez dituztela halako esapideak erabiltzen, baina ez erabiltzeko, bada arrazoi nabarmenik: ez da halako esamoldeen transmisiorik izan, eta, noski, ezagutzen ez badira, ezin erabili. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Bee…!!!

Maiatza 10th, 2006 : txinparta

Ez da guk asmatutako izenburua, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Gonzalez de Txabarrik Berria egunkariaren zuzendariari sailerako idatzitako "gutunaren" izenburua baizik. Ea zer iruditzen zaizuen… (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 2 Iruzkin

Egingo al dugu gure telefonoak euskaratzeko saiakera?

Maiatza 7th, 2006 : txinparta

Ez da erraza izango, baina horixe da Kontseiluaren aurtengo lehen konpromisoa, eta, noski, guztion konpromisoa eskatzen du horrek. Hona hemen konpromiso horri buruzko informazioa. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Antzerkiaren nazioarteko eguna da gaur!

Martxoa 27th, 2006 : txinparta

Euskal antzerkigintzak edo teatroak lan mardula egin du euskararen normalkuntzari dagokionez. Gero eta antzerki gehiago egiten dira euskaraz, eta kalitatearen bermea izaten dute. Zumaiara ekartzen diren antzerki gehienak euskaraz ematen dira, eta zinema bete egiten da. Jendea normaltasunez joatean da antzerkia euskaraz ikustera. Euskal Antzerkigileen Elkarteak aldarrikapen bat egiteko erabiliko du nazioarteko eguna; hau da, arte eszenikoen goi mailako eskolaren eta zentro dramatiko nazional baten beharra aldarrikatzeko. Hona hemen Antzerkiaren nazioarteko egunaren karira ateratako testua.

(gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

“Euskara erabili nahi izatea garesti”

Martxoa 23rd, 2006 : txinparta

Hona hemen Hizkuntz Eskubidee Behatokiko zuzendariak Bizkaialdean izandako bi gertaeren inguruan idatzitako artikulua. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | Iruzkin 1

Etxeko espetxe zigorra, ertzainekin euskaraz hitz egin nahi izateagatik.

Martxoa 8th, 2006 : txinparta

Bilboko Metroko langileekin, txartelen harira hasitako eztabaidaren ondorioz, 20 eguneko etxeko espetxe-zigorra eta eguneko 6 euroko isuna eskatu dizkiote bizkaitar bati, bere hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

« Previous Entries Next Entries »

Kategoriak

Aurrekoak