HHkoak bihar Debara

Uztailak 18, ASTEAZKENA, irteera egingo dugu Debara.

 10etan tren geltokian elkartuko gara. Itzulera berriz 16:00tan tren geltokian bertan.

 Egitaraua:

  •                 Hamaiketakoa Debako Alamedan

  •                 Hondartzara

 Irteera eraman beharrekoa: oinetako egokiak, hamaiketakoa, bazkaria, ura, bi bainujantzi, toaila, krema, mangitoak eta eguraldi kaxkarra eginez gero zira.

 Eguraldi oso txarra egingo balu (euria), bertan behera utziko genuke irteera.

HH 4-5eko haurrak bihar AZPEITIRA !!!

9:30 Herri eskolan elkartuko gara. Itzulera berriz, 15:45ean eskolan bertara.

 Egitaraua:

  • Hamaiketakoa parkean
  • Igerilekuan bainua
  • Bazkaria

 Irteerara eraman beharrekoa: oinetako egokiak, hamaiketakoa, krema, bazkaria, ura, igerilekurako txankletak, bi bainujantzi, toaila eta eguraldi kaxkarra eginez gero zira. Igeri egiten ez dakitenek mangitoak eramatea beharrezkoa da.

Eguraldi  oso txarra egingo balu (euria), bertan behera utziko genuke irteera. Kasu honetan haurrak Herri Eskolara ekarri goizean.

HH 4-5eko haurrentzat bihar izango da azken festa.

HH 4-5eko haurrak ostiralean joango dira Azpeitiko igerilekura, horregatik bihar egingo dute bukaerako festa. Haur guztiei banatu zaie oharra baina norbaitek ez badu etxera eraman honako zerrendatik zerbait aukeratzearekin nahikoa izango litzateke:

  • Moldeko ogia
  • Zumoa
  • York urdaiazpikoa
  • Txorizoa
  • Nocilla
  • Azalik gabeko fruitu lehorrak
  • Patata zorroa

(10 haurrentzako moduko kantitatea)

Mila esker

Uztailaren 6an, SAN FERMIN BEZPERA !!

Urtero bezala, aurten ere, San Fermin ospatuko dute udalekutan. Horretarako haurrak kamiseta txuria ekartzea eskatzen da.

Bestalde, entzierroak honako orduetan izango dira:

10:15ean –> LH 1-6 haurrek Erribera kalea zeharkatuko dute.

11:00etan –> Txikienek, HH3-5eko haurrek Bitoriano Arrate kalean ospatuko dute.