LH 1-2: GETARIRA IRTEERA !!!

Uztailak , osteguna, irteera egingo dugu Getaira.

9:30ean Herri Eskolan elkartuko gara. Itzulera berriz 16:45ean Kantauri plazara.

 Egitaraua:

                Hamaiketakoa San Anton mendian

                Hondartzara

 

Irteera eraman beharrekoa: oinetako egokiak, hamaiketakoa, bazkaria, ura, bi bainujantzi, toaila eta eguraldi kaxkarra eginez gero zira.

 

Eguraldi oso txarra egingo balu (euria), bertan behera utziko genuke irteera

HH 3, LH 1-2 eta LH 3-6 adin-tarteak bihar festa ospatuko dute

Hiru adin-tarteek bihar festa egingo dute. Haur guztiei banatu zaie oharra baina norbaitek ez badu etxera eraman, nahikoa izango litzateke honako zerrendatik zerbait aukeratzearekin:

  • Moldeko ogia
  • Zumoa
  • York urdaiazpikoa
  • Txorizoa
  • Nocilla
  • Azalik gabeko fruitu lehorrak
  • Patata zorroa

(10 haurrentzako moduko kantitatea)

Uztailaren 9an, astelehena, LH 1-2koan AZPEITIRAAA!!!

 Uztailaren 9an, astelehena, irteera egingo dugu AZPEITIRA.

  •  9:30 – 9:45 bitartean autobus geltokian elkartuko gara (ESTAZIOAN).
  • Itzulera berriz, 16:45ean ESTAZIOAN bertan.

 Egitaraua:

  • Hamaiketakoa parkean
  • Igerilekuan bainua
  • Bazkaria

 Irteerara eraman beharrekoa: oinetako egokiak, hamaiketakoa, krema, bazkaria, ura, igerilekurako txankletak, bi bainujantzi, toaila eta eguraldi kaxkarra eginez gero zira.  

Eguraldi  oso txarra egingo balu (euria), bertan behera utziko genuke irteera. Kasu honetan haurrak Herri Eskolara ekarri goizean

Uztailaren 6an, SAN FERMIN BEZPERA !!

Urtero bezala, aurten ere, San Fermin ospatuko dute udalekutan. Horretarako haurrak kamiseta txuria ekartzea eskatzen da.

Bestalde, entzierroak honako orduetan izango dira:

10:15ean –> LH 1-6 haurrek Erribera kalea zeharkatuko dute.

11:00etan –> Txikienek, HH3-5eko haurrek Bitoriano Arrate kalean ospatuko dute.