Bihar, osteguna, lh 3-6ko haurrak Algorrira joango dira. Eraman beharrekoa: oinetako egokiak, hamaiketakoa eta ura.
Category Archives: LH 3-6 programaketa
LH 3-6: BIHAR PIRAGUA!!
Bihar eguraldiak laguntzen badigu piraguan ibiltzera joango gara. Ekarri beharrekoa: Bainujantzia, bisera, toaila, hamaiketakoa eta ura.
Eskerrik asko.
Astelehenean LH 3-6 Azpeitira
9:30-9:45 tren geltokian elkartuko gara. Itzulera berriz, 16:45ean geltoki bertara.
Egitaraua:
- Hamaiketakoa parkean
- Igerilekuan bainua
- Bazkaria
Irteerara eraman beharrekoa: oinetako egokiak, hamaiketakoa, krema, bazkaria, ura, igerilekurako txankletak, bi bainujantzi, toaila eta eguraldi kaxkarra eginez gero zira.
Eguraldi oso txarra egingo balu (euria), bertan behera utziko genuke irteera. Kasu honetan haurrak Herri Eskolara ekarri goizean.
LH 3-6: bizikletak atera biharko !!!
Bihar, bizikletan ibiltzera joango gara, horretarako, oinetako egokiaz gain, bizikleta eta kaskoa ekartzea eskertuko genizueke, hamaiketakoa eta urarekin batera.
LH 3-6ko haurrak bihar mendira joango dira
Bihar mendira joango gara. Mesedez, oinetako egokiak, hamaiketakoa eta ura ekarri. Eguraldi kaskarra izango dugu bihar eta Azpeitiko irteera astelehenera aldatu dugu eta piragua datorren ostegunera.
Ea eguraldia ondo portatzen den eta ez ditugun aldaketa gehiago egin behar.
LH 3-6ko programaketako aldaketak
|
UZTAILAK 16 |
UZTAILAK 17 |
UZTAILAK 18 |
UZTAILAK 19 |
UZTAILAK 20 |
|
AURKEZPEN JOLASAK
|
HONDARTZA EGUNA |
BOTA URA |
AZPEITIAKO IGERILEKURA IRTEERA
|
BIZIKLETA |
|
UZTAILAK 23 |
UZTAILAK 24 |
UZTAILAK 25 |
UZTAILAK 26 |
UZTAILAK 27 |
|
PIRAGUA
|
SURF |
KIROL GINKANA
|
MENDI IRTEERA |
TXANDA BUKAERAKO FESTA |
LH 3-6 BOTA URA !!!
Bihar eguraldiak laguntzen badigu hondartzara joango gara, bidean ur jolasak egiteko asmoa dugu. Ekarri beharrekoa: Txankletak, bainujantzia eta nikia aldatzeko; toaila, krema, hamaiketakoa eta ura.
Uztailaren 14an, asteartean, LH 3-6koak hondartzara joango dira
Bihar eguraldiak laguntzen badigu hondartzara joango gara. Ekarri beharrekoa: bainujantzia, toaila, hamaiketakoa eta ura.
___________________________________________________________________
Si el tiempo nos acompaña, mañana iremos a la playa. Tienen que traer: bañador, toalla, almuerzo y agua.
HH 3, LH 1-2 eta LH 3-6 adin-tarteak bihar festa ospatuko dute
Hiru adin-tarteek bihar festa egingo dute. Haur guztiei banatu zaie oharra baina norbaitek ez badu etxera eraman, nahikoa izango litzateke honako zerrendatik zerbait aukeratzearekin:
- Moldeko ogia
- Zumoa
- York urdaiazpikoa
- Txorizoa
- Nocilla
- Azalik gabeko fruitu lehorrak
- Patata zorroa
(10 haurrentzako moduko kantitatea)
LH 3-6ko haurrak bihar Getariara joango dira
Lehenengo txandako irteera Azpeitiako igerilekura bazen ere, azkenean, bigarren txandarako utzi da eta oraingoan, Getarira joango dira.
Horretarako, 9:30ean Herri eskolan geratu gara, eta itzulera 17:00etan leku berdinera.
Egitaraua:
Hamaiketakoa San Anton mendian
Hondartzara
Irteera eraman beharrekoa: oinetako egokiak, hamaiketakoa, bazkaria, ura, bi bainujantzi, toaila eta eguraldi kaxkarra eginez gero zira.
Eguraldi oso txarra egingo balu (euria), bertan behera utziko genuke irteera.