Otsaila, 2007 -rako artxiboa

Apple-ek iTunes-en erabiltzaileei oraindik Windows Vista ez
instalatzeko ohartarazi die. Apple-en softwarea eta Microsoft-en
sistema eragile berriaren artean bateraezintasun batzuk detektatu
dituzte, horiek konpondu eta bertsio berria atera arte ez dute
gomendatzen Windows Vista instalatzea. Itxura denez iTunes-en erositako
musika Windows Vista-n ez entzuteko arriskua dago, horrez gain,
iPod-ean ere konfigurazio aldaketak gertatu omen daitezke. Hondatzera
ere iritsi omen daiteke musika erreproduzitzailea behar den bezala ez
bada deskonektatzen.
Bertsio berriaren zain egon ezinik dabiltzanentzat Windows Vista-rako
eguneraketa egin beharrean instalazio osoa egitea gomendatzen dute
Apple-ekoek, disko gogorra formateatu eta instalazioa hasieratik
egitea. Dena dela ez da uste denbora asko pasako dutenik bertsio berria
ateratzen. Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkin 1 »

Orain arte Linux-en aldeko apustua egin duen udalik handienak,
Munich-eko Udalak, bere intentzioak apaldu egin behar izan ditu. 2003an
sortu zen Limux proiektua, bere helburua udaleko administrazioan
erabiltzen diren 14.000 ordenagailuak Linux-era migratzea da baina
gauzak ez doaz uste zen erritmoan. Migrazioa uste baino gehiago
atzeratzen ari da eta gaur egun dituzten beharrei aurre egiteko
Windows-eko 2000 lizentzia erosi dituzte, horrez gain mySAP kudeaketa
aplikazioko 400 lizentzia ere erosi dituzte.
Atzerapenari aurre egiteko Novell-ek 100 ingeniari jarriko omen ditu
lanean baina hala ere ez da espero 2009 baino lehen amaitzea migrazio
osoa. Dena den, proiektuaren arduradunek argi utzi nahi izan dute ez
dutela inolako asmorik atzera egiteko beren asmoetan eta hasierako
helburuak lortzeko ahalegin guztiak egingo dituztela. Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Aurreko artikuluan aipatu zen bezala, etxeko multimedia kudeatzeko
aukera bat baino gehiago daude: DVD grabagailu aurreratuak, Home
Theater PC gisa ezagutzen diren gailuak eta merkatuan dauden bestelako
alternatibak. Gaurkoan, Home Theater PC -Media Center edo PVR ere
esaten zaie- motako gailuei buruzkoak jorratuko dira.

Gailu horiek ordenagailu txikiak izaten dira normalean; eta
tamaina normaleko ordenagailuen ezaugarri berak izaten dituzte
mikropozesadore, memoria eta disko gogorrari dagokienez, besteak beste.
Etxean beste ordenagailuren bat izanez gero, biak konekta daitezke.
Hardwarea izanda, multimedia kudeatzeko softwarea soilik behar da.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Ustez gai interesgarriak jorratzen saiatzen gara, batek edo bestek esan izan dit halako artikulo interesekoa iruditu zaiola edo Linux zer den ere bai beste norbaitek!

Hurrengo astetan lantzeko gaiak biltzen ari naizela etorri zait ideia, zergatik ez irakurleei beraiei galdetu?

Hementxe duzue aukera, utzi zuen intereseko gaiak post honi erantzunez eta gu gure aldetik saiatuko gai horiek jorratzen.

Berri osoa irakurri »

Comments 6 iruzkin »

Hemen da Windows Vista, Microsoft-en sistema eragile berria. Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkin 1 »

Egia da Windows-en erosotasuna saguarekin lan
egiteko dugun ohituran oinarritzen dela. Baina, askotan, lana azkarrago eta
erosoago egin daiteke laster-teklak erabiltzen badira. Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Interneteko irratia ulertzeko beste modu bat da
Pandora. Web gune honetan, Interneteko erabiltzailearen neurrira sortzen da
irrati-katea. Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta