Martxoa, 2007 -rako artxiboa

Interneterako konexioa kontratatzen denean, telekomunikazio etxeek
konexioari buruzko hainbat ezaugarri ematen dituzte. Horietatik
garrantzitsuena informazioa hartzeko abiadura da; hau da, Internetik
ordenagailura informazioa ekartzeko abiadura eta igotzeko abiadura
dira; fitxategi bat bidaltzean konexioak duen abiadura, alegia. Nahiz
eta etxe horiek abiadura jakin bateko konexioa eskaini, errealitatean,
ematen dutena txikiagoa izan ohi da.

Horregatik gomendagarria izaten da
konexioak benetan eskaintzen duen abiadura probatzea; horietako bat
Internauten Elkarteak eskaintzen du: lehen aipatutako hartzeko eta
igotzeko abiadura neurtzen du. Oso azkar egiten du proba eta, gainera,
fidagarria da.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta