Apirila, 2007 -rako artxiboa
epiola -k Multimedia -n argitaratua
Gaur egun, ordenagailu gehienek dute DVD grabagailua instalatuta. Informazioa grabatzeaz gain, etxean dauden pelikulen segurtasun-kopia egiteko ere erabili daiteke grabagailua. Berez, pelikulen kopia egitea ez da legezkoa, baina norberak erositako pelikulen kopia egin daiteke, banatzeko edo saltzeko ez bada. Hala, pelikulen segurtasun-kopia egiteko aukera badago; baina DVD horiek babestuta egon ohi dira, eta horrek kopia egiteko garaian arazoak sortzen ditu. Ez da zaila, ordea, babesa kendu eta kopiak behar bezala egitea.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Trikimailua -n argitaratua
Microsoft-ek Office 2007 kaleratzearekin batera, fitxategien formatua berritu du. Orain arte, Office-ko fitxategiak gordetzeko erabiltzen zen formatua Microsoft-en beraren formatua zen, itxia erabat. OpenOfficek merkatuan izandako arrakastak eta erabiltzaileen presioak formatu ireki bat erabiltzera behartu du Microsoft; baina dagoenekoz merkatuan zegoen estandarra hartu beharrean, beren estandarra sortu dute, Office Open XML. Horrek arazo bat sortu du: Office-ren bertsio zaharragoekin ezin dira Office 2007k gordetzen duen formatuan gordetako dokumentuak zabaldu, ez baitira bateragarriak.
Hori konpontzeko, Microsoft-ek bateragarritasun-pakete bat kaleratu du Microsoft Office Compatibility Pack izenekoa. Adabaki hori instalatuz gero, Office 2000, XP eta 2003 erabiliz, Office Open XML formatuko dokumentuak zabaldu eta sortzeko aukera dago. Microsoft-en web gunean doan eskuratu daiteke adabaki hori.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Orokorra -n argitaratua
Software libreko komunitateak garatutako posta-bezero nagusiaren bertsio berria kaleratu da aurreko astean. Bertsio berri horrek hobekuntza nabariak ditu aurrekoekiko: mezuak antolatu eta berreskuratzeko modua hobetu da, bilaketa-sistema hobetu da eta mezu berrien iragarpena lehen baino garbiagoa da.
Oraindik probatu ez duzuenontzat, posta-bezero gomendagarria da benetan, spam-en aurkako babes bikaina ematen du eta, hori nahikoa ez eta, euskaraz dago erabat Librezalekoen lanari esker. Gogoratu, gainera, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bertsio bat badagoela Thunderbird-entzat, eta, beraz, euskaraz idatzitako mezuen ortografia zuzendu daitekeela Thunderbird erabiliz gero.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Tresna -n argitaratua
Lagun bat denboraldi baterako atzerrira joan izan denean edo
senitarteko bat kanpoan bizi izan denean zenbat aldiz pentsatu du
jendeak telefonoz deitzea baina atzera egin du ondoren etor liteken
faktura dela eta? Hori dela-eta aldian behin deituta zenbat aldiz
konformatu behar izan da? IP telefoniarekin amaitu dira kezka horiek,
Internet sarea ahotsa garraiatzeko erabiltzeak asko merkatu du kontua,
eta dohain ere hitz egin liteke ordenagailu batetik bestera deituz
gero.
Esan bezala, Internet bidez ahotsa garraiatzeko protokoloak,
VoIP izenekoak, pertsonen arteko komunikazioan iraultza ekarri du.
Ohikoa da e-posta, chat edo messengerren antzeko tresnak
erabiliz komunikatzea, baina ahots bidezko komunikazioak aurreko
guztiak gainditzen ditu, pertsonen komunikaziorako betiko kanala baita
ahotsarena.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua
Kaspersky Lab izeneko segurtasun enpresa batek aurkitu du iPod
ezagunak izan duen lehen birusa. Oraingoz ez dago arrisku handirik;
izan ere, erreproduktorean Linux sistema eragilea duten gailutan soilik
funtzionatzen du eta, gainera, ez du ugaltzeko ahalmenik. Birusak .elf
luzapena duten fitxategiei eragiten omen die. Mota horretako
fitxategiren bat irekitzean birusak mezu bat azaltzen du, baina ez du
besterik egiten.
Nahiz eta oraingoz arrisku handirik ez egon, argi geratu da
mota honetako gailuetarako birusak garatu daitezkeela, eta kontuan
izanda etorkizunean gailu hauek, PDAk eta antzeko gailuak gero eta
gehiago erabiliko ditugula, ez da baztertu behar hemendik aurrera birus
gehiago sortzea. Bitartean entzun lasai musika iPod-ean.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
Banaketa bakoitzak bertsio berriak argitaratzeko bere maiztasuna
daukan arren, aste hauetan hainbat bertsio berri kaleratu dira edo
kaleratzear daude. Hil honen hasieran Debianek atera du bere
banaketaren bertsio berria; 21 hilabeteko etengabeko garapenaren
ondoren, apirilaren 8an ikusi zuen argia etch izeneko bertsio berriak.
Ubuntu banaketari dagokionez, berriz, bihar argitaratuko dute
7.04 bertsioa, Feisty Fawn esango zaiona. Bertsio berri honetan
ahalegin berezia egin omen dute multimedia atala hobetzeko, eta sistema
erraz erabili ahal izateko mahaigaineko efektuak lantzen. Ubunturen
webgunean sistema eragilearen CDak eska daitezke jada.
Fedora Core ere ez dago geldirik eta maiatzaren amaieran espero da kalean izatea haren zazpigarren bertsioa.
Berri osoa irakurri »
Iruzkin 1 »
epiola -k Orokorra -n argitaratua
Sistema eragilerik zabalduena Windows izan arren, Apple-ri onartu behar zaio beste guztien aurretik egon izana beti berrikuntzaren alderdian. Askotan esan izan da Microsoft-en Windows famatua Apple-ren MacOs sistema eragilearen kopia txar bat baino ez dela, eta, egia esan, Windows-ek izaten dituen hobekuntza guztiak MacOS sistemak egin ondoren iristen dira. Baina Bill Gates-ek aliantza egokiak egiten asmatu zuen. Windows ordenagailu gehienekin bateragarria izan da; MacOS, aldiz, Apple-k berak garatutako ordenagailuetan bakarrik erabili ahal izan da orain arte. Horrek merkatuan tokia galtzera eraman du Apple, eta azken urtean estrategia aldatu du, egoerari buelta eman nahian.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Trikimailua -n argitaratua
Mahaigaina izaten da erabiltzaileek eskura izan nahi dituzten gauza gehienak uzteko tokia: lasterbide interesgarriak, dokumentuak, karpetak eta beste hainbat biltzen dira toki horretan. Baina, errealitatean, horietara iristeko zabalik dauden programak txikitu behar izaten dira, eta askotan neketsuagoa da programak minimizatzea beste ezer baino. Modu errazean konpon daiteke Windows-eko tekla + D aldi berean zapalduz. Horrela, zuzenean mahaigaina aktibatuko da. Baina badago beste aukera oso erabilgarri bat: Windows-eko ataza-barran, eskuineko botoiarekin klik egin eta hor agertzen den laster-menuan Tresna-barrak eta ondoren Mahaigaina hautatu. Horrela, Windows-eko ataza-barran Mahaigaina izeneko menu berri bat txertatuko da, eta menu horretatik aukera egongo da mahaigainan dauden dokumentu, lasterbide eta karpeta guztiak modu azkarrean atzitzeko.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Trikimailua -n argitaratua
Mahaigaina izaten da erabiltzaileek eskura izan nahi dituzten gauza gehienak uzteko tokia: lasterbide interesgarriak, dokumentuak, karpetak eta beste hainbat biltzen dira toki horretan. Baina, errealitatean, horietara iristeko zabalik dauden programak txikitu behar izaten dira, eta askotan neketsuagoa da programak minimizatzea beste ezer baino. Modu errazean konpon daiteke Windows-eko tekla D aldi berean zapalduz. Horrela, zuzenean mahaigaina aktibatuko da. Baina badago beste aukera oso erabilgarri bat: Windows-eko ataza-barran, eskuineko botoiarekin klik egin eta hor agertzen den laster-menuan Tresna-barrak eta ondoren Mahaigaina hautatu. Horrela, Windows-eko ataza-barran Mahaigaina izeneko menu berri bat txertatuko da, eta menu horretatik aukera egongo da mahaigainan dauden dokumentu, lasterbide eta karpeta guztiak modu azkarrean atzitzeko.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Tresna -n argitaratua
Ordenagailua erraz betetzen da, baina garbiketa egiteko garaian ez da erraza jakitea zein fitxategi ezabatu behar den, ahalik eta toki gehien egiteko. Ordenagailuaren itxura fitxategi-tamainen arabera antolatuta ikusteko programa egokia da SequoiaView. Programa txiki hori doakoa da, eta disko gogorraren banaketa ematen du, fitxategiak tamainaren arabera antolatuta. Horrela, erraz jakin daiteke zein diren toki asko hartzen duten fitxategiak, garbiketa egin behar izanez gero.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
|