epiola -k Multimedia -n argitaratua
Norbere bideoak Interneten ezartzeko hainbat aukera eskaintzen ditu sareak.
Interneten azkenaldian arrakasta izan duen fenomenoa bideoak on line
jartzea izan da; konexiorako banda zabalak eta bideoak eskaintzeko
teknologia berriek (Flash-en oinarrituak) zeresan handia dute iraultza
horretan. Hala ere, webgune horiek erabiltzeko duten erraztasuna izan
da jendea bere bideoak, telebistan azaldutako bitxikeriak eta eta abar
sarean jartzera bultzatu duena.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Udaberria iritsi da, eta orain arte eguraldi ona egin ez badu ere
bizikletan ibiltzeko sasoirik aproposena hemen da. Interneten
aspalditik egon izan da zikloturismoa egiteko informazioa: ibildideak,
mendateei buruzko informazioa, eta abar. Orain, Google Mapsek
eskaintzen duen aukeraz baliatuz Bikely webgunea sortu da. Bertan
erabiltzaile bakoitzak bizikletaz egiten dituen ibilbideak sar ditzake
modu errazean, eta komunitatearekin partekatu. Horretarako, maparen
gainean puntuz puntu markatzen joan daiteke ibilbide osoa, edo bestela,
GPS gailu bat izanez gero, bertan grabatutako ibilbidea fitxategi
batean jar daiteke.
Erakusterako orduan, berriz, Google Mapseko ohiko ikuspegiez
gain, ibilbideak dituen gorabeherak profil batean eskaintzen ditu, eta
ibilbidea nork bere ordenagailuan jartzeko aukera ematen du KML
formatuan. Benetan oso webgune gomendagarria zikloturismoa maite
dutenentzat.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Citizendium du izena Wikipediaren sortzaileetako batek aurrera
daraman proiektu berriak; askoren ustez Wikipediak izan beharko lukeena
da Citizendium: edukia kalitatezkoa eta kontrolatuta duen
entziklopedia. Proiektu berri horretan ekarpena egin ahal izateko
derrigorrezkoa da benetako izen-abizenak erabiltzea, titulu
akademikoren bat izatea eta landu nahi den gaia menderatzea.
Oraingoz, eduki aldetik Wikipedia baino askoz txikiagoa da,
baina azken horren copyleft lizentziaz baliatuz bertako edukiekin ari
dira betetzen. Gainera, betetze lan horietan sartu aurretik edukia
aztertu egiten dute, eta kalitatezkoa bakarrik sartzen dute.
Citizendiumek ere lizentzia askea duenez, antzeko proiektu
libreekin lehiatu eta elikatuko da, guztiak elkarren artean osagarri
bihurtuz.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta