Maiatza, 2007 -rako artxiboa
epiola -k Orokorra -n argitaratua
Informatikaren eboluzioan, gela oso bat behar zuten ordenagailuak izan
ziren lehenengo urratsa, mahai gaineko ordenagailuak hurrengoa,
ordenagailu eramangarriak ondorengoa, eta eskuan sartzen diren gailuak
azkenik. PDA esaten zaie orokorrean, nahiz eta haien artean badiren
hainbat desberdintasun. Hasieran bere lantokitik kanpora ordu asko
ematen zituzten pertsonek erabiltzen zituzten, baina gaur egun gero eta
jende gehiago ikusten da horrelako gailu txikiekin.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Mozilla Firefox nabigatzailea oso ezaguna egiten ari da munduan
zehar, eta euskal internauten artean ere bai. Horren arrazoiak bere
nabigaziorako arintasuna eta aspalditik daukan fitxen bidezko
nabigazioa dira, besteak beste. Bada ordea ahaztu ezin den ezaugarri
garrantzitsu bat: hedapenak ezartzeko aukera. Hedapenak nabigatzaileak
bere oinarrizko bertsioan ekartzen ez dituen ezaugarriak gehitzeko
programak dira. Era guztietakoak aurki daitezke. Horien artean Euskal
Herrian oso ezaguna egin da Euskalbar. Hedapen horrekin, hiztegien
kontsulta haien webgunera jo gabe egin daiteke, zuzenean
nabigatzailetik.
Dena den, hedapenak milaka daude eta edozer funtzio betetzeko
aurki daitezke: posta-jakinarazleak, web garapenerako baliabideak,
multimedia balidabideak, bilaketa tresnak eta abar.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Azken asteetan Interneteko bi erraldoi hauek lehia bizian dabiltza,
beren posta zerbitzua dela eta. Duela aste batzuk Yahoo!-k iragarri
zuen bere web bidezko posta zerbitzuan espazio mugagabea eskainiko
zuela, eta orain dela gutxi ezartzen hasi da bere harpidedunen artean.
Google-n Gmail zerbitzuak bere garaian espazio asko eskaini zuen, baina
badirudi bere kontrarioa bezala laster espazio mugagabea eskainiko
duela. Bien bitartean, Yahoo!-k egindako mugimenduari erantzuteko
asmoz, duela egun batzuk iragarri zuen atxikita bidaltzeko fitxategien
tamaina 20 MB-etara igoko zuela eta aurrez zegoen muga bikoiztu.
Jadanik martxan dago.
Lehia honetako hirugarren partaideak, Microsoftek, duela gutxi
aurkeztu du Hotmail-en bertsio berria, Windows Live Hotmail izenez
bataiatua. Horrek ere, lehian jarraitu nahi badu, orain eskaintzen duen
2GB-ko espazioa baino gehiago eskaini beharko du berandu baino lehen.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Orokorra -n argitaratua
Artikulu hau idazteko, ordenagailu aurrean eseri naiz eta haririk gabeko saguari heldu diot. Aurrean teklatua, hori ere haririk gabe ordenagailura konektatuta. Egunerokoa bihurtu zaigu gailuak haririk gabe elkarri konektatzea, eta jada ez gaitu harritzen autora sartu eta mugikorra autoaren irrati-sistemara uhinen bitartez, haririk gabe, konektatzeak. Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Hegaldi merkeak aurkitzeko bilatzaile ugari daude sarean. Bilatzaile horietako edozein erabiliz, toki jakin batetik beste batera dauden hegaldi guztiak alderatzen dira, eta merkeenak eskaintzen zaizkio erabiltzaileari. Trabber-ek hori egiten du, baina, horrez gain, aireportu jakin batean dauden eskaintza guztiak erakusteko gai da. Esaterako, Trabber erabiliz galdetu dezakegu datozen egunotan Bilbotik modu oneko zer hegaldi aterako diren; Bilbon une horretan eskuragarri dauden eskaintzak erakutsiko ditu Trabber-ek. Tresna erabilgarria da bidaia merkeak bilatzeko, norakoa oso garrantzitsua ez bada.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Trikimailua -n argitaratua
Askotan, azkar kopiatu behar izaten da ordenagailuko pantailan agertzen dena, argazki moduko bat eginez. Horretarako, nahikoa da ImprPant tekla sakatzea, eta une horretan pantailan ageri dena kopiatzen da. Ondoren, behar den programan (Paint, Photoshop, Word…) itsats daiteke kopiatutakoa Ctrl+V eginez.
Baina pantaila osoa kopiatu beharrean une horretan aktibo dagoen leihoa baino kopiatu nahi ez bada, erraz egin daiteke tekla-konbinazio honekin: Alt+ImprPant. Ondoren, aurreko kasuan bezala itsasten dira kopiatutako pantailak.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Skype Internet bidezko telefonia-sisteman oinarrituta, ekimen interesgarri bat jarri da abian. Soziety du izena, eta horren helburua da hizkuntzak ikasi nahi dituzten erabiltzaileak Skype erabiliz elkarrekin harremanetan jartzea eta elkarri hizkuntzak erakusten laguntzea. Esaterako, euskaldun batek ingelesa ikasi nahi badu, Soziety-ren bitartez jar daiteke harremanetan euskara ikasteko gogoa duen ingeles batekin, eta, elkarrekin hitz eginez, hizkuntzak praktikatu.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Gaur egun Internetik gabeko bizimodua irudikatzea zaila egiten da,
lehen bulegoren batera joan beharra eskatzen zuten hainbat ekintza
orain etxeko ordenagailutik mugitu ere egin gabe egin daitezke:
erosketak, finantza-eragiketak, hainbat kontsulta, eta abar. Baina
benetan nola funtzionatzen du Internet sare erraldoiak? Non gordetzen
dira webguneak? Helbide bat eskatzen denean zer prozesu jarraitzen da
dagokion webgunera iritsi arte?
Webgune batetik bestera nabigatzen denean benetan barnetik zer
gertatzen den ez dago zertan zehatz-mehatz jakin, baina oinarrizko
kontzeptu batzuk jakitea komenigarria da webgune bat Interneten abian
jarri nahi bada. Internet sarea, izenak dioen bezala, zerbitzariz edo
webguneak gordetzen dituzten ordenagailu ahaltsuz osatutako munduko
sare bat da. Zerbitzari horiek bata bestearekin konektatuta daude;
konexio hori zuntz optikoz, satelitez edo bestelako teknologiaz egin
daiteke, eta bideratzaile lana egiten duten gailuak arduratzen dira
horretaz.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
Oraindik ekoizpena amaitu gabe baldin badago ere, Euskal Herrian
egindako film honen trailerra dagoeneko sarean ikus daiteke. Filma
Euskal Herrian software askea garatzen ari diren pertsonetan oinarritua
dago. Redmon-go software multinazional bateko goi kargudun baten eta
euskal neska hacker baten arteko harreman berezia kontatzen du.
Filmaren bultzatzaileak Ubuntu Basque Tribe taldekoak dira; tartean
dira Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako ikasle batzuk ere. Haien
webgunean jartzen duenez, Ubuntu Tribe ez da film bat soilik,
copyright gabeko sorlanak trukatzeko gunea izan nahi du, arte-ideien
zirkulazio askea bultzatuko duen esparru bat, bide komertzialetik
haratago. Horregatik, filma Internet bidez banatuko da, Creative
Commons egile-aitortzaren lizentziapean.

Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Multimedia -n argitaratua
Kalean da Skype programaren bertsio berria, aurreko artikulu batean
azaldu bezala; ordenagailu batetik beste batera doan hitz egin daiteke,
eta oso merke ordengailu batetik ohiko telefono batera. Bertsio berri
honek pare bat berrikuntza interesgarri dakartza. Hasteko, Hotmail,
Yahoo Mail eta Gmail-eko kontaktuen helbideak erabil daitezke.
Ezaugarri hori oso praktikoa da, horrela ez baita kontaktuen helbideak
errepikatzen aritu behar programa batean eta bestean. Beste ezaugarri
garrantzitsua ordainketak egiteko era berria da; orain PayPal
ordainketa sistema erabil daiteke. PayPal, Skype bezalaxe, eBay enkante
enpresarena da, eta, beraz, emandako pausoa logikoa da, horrela jabe
beraren bi produktuak integratzen baitiraa. Oraingoz, Skype 3.2 Gold
bertsioa Windows plataformarako dago soilik, baina, ziurrenik, laster
aterako da besteetako bertsioa ere.

Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
|