Kalean da Skype programaren bertsio berria, aurreko artikulu batean
azaldu bezala; ordenagailu batetik beste batera doan hitz egin daiteke,
eta oso merke ordengailu batetik ohiko telefono batera. Bertsio berri
honek pare bat berrikuntza interesgarri dakartza. Hasteko, Hotmail,
Yahoo Mail eta Gmail-eko kontaktuen helbideak erabil daitezke.
Ezaugarri hori oso praktikoa da, horrela ez baita kontaktuen helbideak
errepikatzen aritu behar programa batean eta bestean. Beste ezaugarri
garrantzitsua ordainketak egiteko era berria da; orain PayPal
ordainketa sistema erabil daiteke. PayPal, Skype bezalaxe, eBay enkante
enpresarena da, eta, beraz, emandako pausoa logikoa da, horrela jabe
beraren bi produktuak integratzen baitiraa. Oraingoz, Skype 3.2 Gold
bertsioa Windows plataformarako dago soilik, baina, ziurrenik, laster
aterako da besteetako bertsioa ere.

Sarrerak (RSS)