Maiatza, 2007 -rako artxiboa

Etengabe entzuten da P2P sareei buruz hitz egiten: pirateria, lege-arazoak, musika- eta pelikula-deskargak … baina ez dago guztiz garbi P2P sareak legezkoak edo legez kanpokoak diren, ezta horien erabilera den arazoa, edo erabiltzaileak berak diren. P2P akronimoa ingelesezko peer-to-peer terminotik dator, hau da, berdinen artekoa edo horrelako zerbait esan nahi du. Alegia, P2P sareak zerbitzari finkorik gabe lan egiten duen sare batean du oinarria; hortik datorkio izena. Banakakoen ordenagailuek osatutako sarea da sare horien filosofia, eta haien artean fitxategiak trukatzeko sisteman oinarritzen dira.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Bilatzaile handiek utzitako hutsuneak baliatuz, beren txoko berezitua sortzen asmatu dute txikiagoek.

Interneten informazioa bilatzerako orduan lehenengo burura etortzen
diren izenak Google edo Yahoo dira; azken urteotan bilatzaile globalen
merkatua berenganatu dute, eta gaur egun egiten diren bilaketa gehienak
bi horietan egiten dira. Azken urteetan internetek izan duen hazkuntza
izugarriaren ondorioz, horrelako bilatzaileek ezin izan dute sarean
argitaratzen den informazio guztia beren datu baseetan biltegiratu
arrazoizko denbora batean. Hori dela-eta, arlo jakin batean bereizten
jakin izan duten bilatzaileek beren txokoa aurkitu dute, eta gai dira
bilatzaile erraldoiak garaiz eman ezin duten informazioa eskaintzeko.

Bilatzaile horiek Web 2.0 kontzeptuaren iraultzarekin batera
hazi dira. Erabiltzaileak, normalean, parte hartzen du sareko edukiak
aztertu eta sailkatzerako orduan, eta ez du egon behar bilatzaileen
robota web gune horretatik pasatu zain, eduki berria bilatzeko moduan
egon dadin. Horrek ohiko bilatzaileen aurrean bi abantaila nagusi
ematen dizkie: batetik, gizakiek sailkatu egin dutela informazio berri
hori –normalean etiketa bidez–, eta bestetik, argitaratzen denetik
ordu batzuk nahikoa dira informazio berria bilatzaile horietan
topatzeko.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkin 1 »

Rafael Correa Ekuadorko presidenteak software librearen erabilera
bultzatu nahi du Latinoamerika osoan. Larunbatean zabaldu zuen mezu
hori
Latinoamerikako Software Librearen Instalazio-jaialdian.
Latinoamerikan teknologiari eta informatikari dagokion integrazioa
lortzeko dohainik erabili, banatu eta kopiatu daitekeen softwaren
aldeko apustua egin zuen Correak. Teknologiaren kontsumitzaile huts
izateari utzi, etateknologiaren ekoizle bilakatuko direla esan zuen.

Jaialdi hori herrialde horietako 200 bat tokitan egin zen, eta
software librearen erabilera bultzatzeko hainbat ekimen egin ziren.
Ekimen horien artean garrantzitsuena aplikazio libreen instalazioa izan
zen.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Mikel Urizarbarrenak sortutako segurtasun enpresak aldaketa handiak
izan ditu bere kapitalaren jabetzan azken egunotan, Investindustrial y
Gala Capital inbertsio fondoek Bilboko enpresaren kapitalaren %75 erosi
baitute. Horrela, Pandak bere nazioarteratze estrategian aurrera
egiteko baliabide nahikoa izatea espero dute. "Panda 2.0" izeneko
estrategiaren barnean gaur egungo produktuetan berrikuntza teknologikoa
bermatzea, eta AEB eta beste merkatu garrantzitsuetan kuota handitzea
dute helburu. Estrategia horren barnean kokatu behar da bi erakunde
horien etorrera.

Panda Software duela 17 sortu zen Bilbon, gaur egun 100 milioi eurotik gora fakturatzen ditu eta 200 herrialdetan ditu bezeroak.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta