Haririk gabeko konexio azkarra duten
lehen ordenagailuak, alegia WiMax duten lehenak, urte amaiera aldera
jarriko dituzte salgai. Konexio azkar hori izaten lehenengoak ordenagailu
eramangarriak izango dira, haiek baitute edonon konektatzeko beharrik
handiena.
WiMax teknologia orain arteko Wi-Fi baino
askoz azkarragoa izango da, gaur egunean ADSL batekin hartzen den konexio
abiadura hartu ahal izango baita. Horrez gain WiMax sarbide-puntu indartsu
batek 50 kilometroko radioa estal dezake eta milaka erabiltzaile konektatu
daitezke horrelako puntu batera. Teknologia hori kable bidezko banda
zabala iristeko zailtasunak dituzten inguruetarako (baserri inguruak,
esaterako) oso egokia da.
Sarrerak (RSS)