epiola -k Tresna -n argitaratua
Hasiera batean Wikipediari ekarpen berezirik ez diola egiten pentsa
daiteke, baina tresna oso baliagarria da Wikipedia sarri erabiltzen
dutenentzat. Indywiki tresnak aukera ematen du Wikipediako edukiak
beste era batera arakatzeko, era bisualago batean. Bilaketak
Wikipediako zein gunetan egin nahi diren aukera daiteke, defektuz
ingelesezkoa egiten dituen arren, euskarazko bertsioan ere egin
ditzake.

Edukia aurkezteko modua oso sinplea da, pantailaren goiko
aldean aurkitutako artikuluko irudiak edo erlazionatutakoak azaltzen
ditu. Behealdea, berriz, hiru zutabetan banatzen da: erdikoan edukia
bistaratzen da, ezkerrekoan artikuluaren edukiaren indizea ageri da eta
eskuineko aldean bertatik egiten diren estekak. Windows, Linux eta
MacOSX plataformatan dabil. Eduki bila Wikipedian denbora asko pasatzen
dutenak probatzeko tresna da dudarik gabe.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Hori da Kroonos.com sare sozial berriaren helburua, denboraren banku
gisa definitzen dute beraien zerbitzua. Funtzionamendua erraza da.
Lehenik erregistratu egin behar da, norbere orduen kontu bat izateko.
Gero, erabiltzaile bakoitzak dakienaren inguruan denbora jakin bat
eskaintzen du: musika gomendioak emateko ordubete, esaterako. Beste
lagun bati zerbitzua gomendatuz gero, lehenengo ordua ere lor daiteke.
Behin norbere kontuan orduak izatean, zerbitzuak lor daitezke. Horrela,
zerbitzu bat eskaintzen den bakoitzean orduen saldoa gehitu egingo da,
eta jasotzen denean gutxitu.

Arrakasta gehien duten trukeak hizkuntza eskolak (ingelesa
gehienbat) eta informatikaren inguruko laguntzak dira. Gaien araberako
sareak edo taldeak sor daitezke, eta erabiltzaileei konfiantza emateko
mekanismoak ere baditu. Oso gune interesgarria da, trukearen ohitura
sustatzeko.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Jokoak -n argitaratua
Jolasteko moduak aldatu egin dira, eta duela urte gutxi bideo-jokoak tabernetako makinetan ikusten genuen mundu miragarria baino ez baziren ere, gaur egun gertutik bizi dugun fenomenoa dira. Haurrek bideo-jokoekiko duten zaletasunak kezka sortzen du askotan. Kontuan izan behar da, ordea, jolasteko moduak aldatu egiten direla belaunaldiz belaunaldi, eta belaunaldi honek eduki digitalak oso modu zuzenean bizi dituenez, onartu beharra daukagu bideo-jokoek gure seme-alaben aisialdian duten garrantzia.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua
Lehen ere hitz egin dugu hemen Pandorari buruz. Internet bidezko irrati-zerbitzu bat da Pandora, eta berezitasun nagusi hau du: erabiltzailearen neurrira egindako irratia du, hau da, erabiltzaileak bere musika-zaletasunak adierazten ditu (artista edo abesti baten izena emanez), eta, horren arabera, neurrira egindako musika-irratia sortzen du Pandorak, erabiltzailearen gustuko artista edo abesti horren antzekoak diren abestiekin. Baina lege-arazoak direla eta, zerbitzu hori AEBra mugatzea erabaki zuten duela hilabete batzuk, eta, harrezkero, ezin da Pandorara konektatu Europatik. Hori gainditzeko, webgune bat sortu dute orain, ordea: GlobalPandora izeneko webgunetik arazorik gabe konekta daiteke Pandoraren zerbitzura munduko edozein tokitatik.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Trikimailua -n argitaratua
Posta elektronikoa kudeatzeko programak, hala nola Microsoft Outlook edo Thunderbird, erabiltzen ditugunean, erraza da mezu elektroniko baten hartzaileak mezua jaso duen edo ez jakitea. Horretarako, nahikoa izaten da
Iruzkinak ezgaituta