epiola -k Multimedia -n argitaratua

Duela pare bat aste aurkeztu zuten Adoberen Photoshop Express
aplikazioa, irudien tratamendurako programa ezagunenaren weberako
bertsioa. Aplikazio berri horrek irudiei oinarrizko ukituak egiteko
balio du. Eta, horretarako, ez dago programarik instalatu beharrik,
guztia Photoshop Expressen webgunean egiten baita. Irudiak gordetzeko,
2 GBko espazioa ere uzten dio erabiltzaileari.
Baina polemika bat sortu da; izan ere, programaren erabilera
lizentziak atal ilun bat du. Laburbilduz, bertan zera dio, webgunera
igotzen diren irudiekin Adobe-k nahi duena egin dezakeela, beraiek
egina dela esatea izan ezik. Kontu honek sekulako zalaparta sortu du
eta badirudi Adobekoak beste lizentzia bat prestatzen ari direla,
erabiltzailearen obra hobeto tratatuko duena. Bitartean, lizentzia
kontu horiek argitu arte, probak interes berezirik ez duten argazkiekin
soilik egitea izango da onena.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Multimedia -n argitaratua

Pasa den astean atera den berriak dioenez, Apple da AEBetan musika
gehien saltzen duen enpresa. Diskoetxeak eta bitartekariak egurtzen ari
den krisia izan da horren arrazoia; izan ere, pirateria eta Interneten
zabalkundea gauza estu jartzen ari zaizkie. Baina krisi garaietan beti
azaltzen dira beste negozio aukera batzuk, eta hori oso ongi ikusi du
Steve Jobs-en enpresak. Eta Applek musika Internet bidez saltzeko duen
dendak, iTunes izenekoak, sekulako gorakada izan du. Datuak denda
fisikoetako salmentak eta Interneteko salmentak batuta eman dituzte.
Hala eta guztiz ere, iTunesek saltzen du musika gehien, eta Wal-Mart,
Best Buy eta halako ohiko denda tradizionalei aurre hartu die lehen
aldiz. Nahiz eta AEBak urrun geratu, Euskal Herrian ere hasi beharko
dute burua altxa eta beste herrialdeetan gertatzen ari denari arreta
jartzen.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Internet -n argitaratua

Webgunea aberasteko tresnekin jarraituz, gaurkoan sarean dauden chat sistema batzuk azalduko ditugu. Chat-a,
aplikazio gisa, aspaldi sortutakoa da. Gainera, horren aurretik IRC ere
bazegoen eta oraindik ere bizi-bizirik dago. Komunikazio plataforma
horiek oso erabilgarriak dira, eta horregatik iraun dute hainbeste
denboran zehar. Gainera, garai berriei egokitzen jakin izan dute,
Internetek izan duen eboluzioaren partaide izan dira. Hori dela eta,
gaur egun blogetan edota sare sozialetan txerta daitezken chat sistemak daude.
Chat sistemekin, askotan okerreko iritzia eduki izan da;
gaztetxoek eta nerabereek lagunak egiteko bezala ikusi izan dira.
Baina, horrez gain, askoz helburu gehiagotarako balio dezakete chat-ek:
fisikoki leku banatan dauden lankideak komunikatzeko, blog baten
irakurleekin bertako idazlea harremanetan jartzeko eta abar. Azken
finean komunikatzeko balio duen tresna izaki, ez du erabilera mugarik.
Irudimen pixka batekin chat-ak erabil daitezkeen egoera anitz planteatzen dira.

Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Jokoak -n argitaratua
Modan daude adimena lantzeko jokoak. Horietako bat oso ezaguna da,
Nintendo DS eskuko kontsolarako dagoen jokoa. Beste hainbat
plataformatarako ere badira antzeko jokoak, eta, nola ez, Linuxerako
ere badago, gBrainy izena du. Zenbait joko mota eskaintzen ditu: puzzle
logikoak, buruz egiteko kalkuluak eta memoria jokoak. Gnome
ingurunerako programatua dago, baina bestetan ere funtziona dezake.
Interfazea oso intuitiboa da. Bertan jokatzeko lau erabiltzaile mota
daude: berria, haurra, ongi pasatu nahi duen heldua eta entrenatu nahi
duen heldua.
Linux banaketa ezagunenetarako paketeak prestatuta aurki
daitezke. Beraz, jaitsi, instalatu eta jokatzen hastea besterik ez da
falta.

Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Multimedia -n argitaratua
Hitz jakin bat nola ahoskatzen den jakiteko webgune aproposa da Forvo.
Webgune hori komunitateak elikatzen du, eta edozein izan daiteke
komunitate horretako partaide. Hitzak hiru eratara sailkatuta daude:
hizkuntzen arabera, kategoriaren arabera eta ahoskatu diren ordenan.
Momentu honetan 177 hizkuntzatako hitzak daude ahoskatuta, tartean
euskarazko hitzak ere badaude. Hizkuntza bat aukeratzen denean, azkena
ahoskatu diren hitzak azaltzen dira, eta norbaitek ahoskatu zain
daudenak ere bai. Hori da erabiltzailearen elkarlana eskatzen duen
atala, hitzak ahoskatzea; horrela bilduma handitzen joan dadin. Hitza
nola ahoskatzen den grabatzerakoan errepikatzeko aukera ere ematen du,
ez bada nahi bezain ongi grabatu. Nola ahoskatu behar den ikasi eta
erakusteko gune interesgarria.

Berri osoa irakurri »
Iruzkin 1 »