Maiatza, 2008 -rako artxiboa

Baleike.com web guneko blog plataforman egin diren aldaketak direla eta, RSS jarioaren helbidea aldatu egin da. Ondorengo esteka da RSS jario berria:

Comments Iruzkin 1 »

Orain arte telebista enpresa handien eremua izan da, baina Interneten erabilera zabaltzen ari den neurrian, hori aldatzen ari da. Ezaguna da YouTubek Internet bidezko bideoari eman dion bultzada, bada, orain grabatutako bideoak ez ezik, zuzeneko emanaldiak ere eskain daitezke. Hori da Interneteko telebista, edozeinek izan dezake kanal propio bat eta bere emanaldiak eskaini.

Tresna asko Beta moduan egon arren, funtzionalitate asko dituzte. Gaur egun Beta egoeran egoteak ez du esan nahi probatarako soilik denik, Google da horren adibide garbiena, argitaratzen dituen ia tresna guztiak era horretara jartzen baititu. Ohiko eran bideoak igotzeaz gain, sakelakoarekin grabatu eta igotzeko aukera ematen dutenak, funtzionalitate sozialak eskaintzen dituztenak aurki daitezke. Azaleratzen ari den eremu bat izanik, bakoitza bere txokoa bilatzen ari da.

Vpod.tv

Europan sortutako proiektu hau indarra hartzen ari da pixkanaka YouTuberen aurrean. Gainera, Vpod proiektuak baditu ezaugarri batzuk besteetatik bereizten dutenak. Ohiko erreproduzigailuaz gain, norbere telebista kanala sortzeko aukera ematen du. Horretarako, Studio izeneko web aplikazio bat erabili behar da. Aplikazio horrek, bideoak sortu, partekatu, editatu eta argitaratzeko balio du, besteak beste.

Vpoden beste ezaugarri garrantzitsu bat sakelakoetatik atzitzeko aukera da. Aplikazioen ezaugarriek uzten duten neurrian, ordenagailutik erabil daitezken tresna guztiak erabil daitezke sakelakotik ere. Eremu honetan, YouTuberi aurre hartu diola iritzi diote adituek.

BoxTV aplikazioarekin etxeko egongelatara iritsi nahi du. Aplikazioa telebista, DVD eta bestelako gailutan integratzeko lanean ari dira. Horrela, IPTV teknologia bitartez sareko eduki guztiak ikusi ahal izango dira etxeko egongelatik mugitu gabe.

Ezaugarri horiez gain, komunitatea sortzeko aukera eta garatzaileentzako API bat ere eskaintzen du. Lehen aipatu bezala, YouTubetik bereizteko ahalegin berezia egiten ari dira, eta lortzen ari direla dirudi.

Bambuser

Labetik atera berria (Alpha egoeran dago) den tresna honek, eskuko telefonoaren ezaugarriei zuku asko ateratzeko aukera ematen du. Oraindik funtzionamenduak akats batzuk dituen arren, oso interesgarria da egiten duten proposamena. Laburbilduz, sakelakoaren kamera aprobetxatuz, Interneten zuzenean emititzeko aukera ematen du Bambuserek. Horretarako, telefonoak Internetera konektatzeko duen GPRS, 3G edo Wi-Fi sarea erabiltzen du, eta lortzen ari den irudiak Bambuseren zerbitzarira bidaltzen ditu.

Ikusleen artean eragiteko aukera ere ematen du, izan ere, emanaldia dagoen bitartean, txat sistema bat erabil dezakete ikusleek irudiak emititzen ari denarekin komunikatzeko. Gainera, grabatzen ari dena ez da sakelakoan gordetzen, haien zerbitzarietan baizik, horrela gailuarekin izan daitezkeen memoria arazoak saihesten dira.

Hemen aurkeztu diren bi aukerez gain, askoz gehiago aurki daitezke sarean. YouTube bera ere hor dago, norbere kanal propioa sortzeko aukera ematen du. Gainera, telebista batzuk bere plataformaz baliatu dira Interneteko telebistara jauzi egiteko. Sortzen ari diren aukera berrien artean, Hago TV eta Woho daude, besteak beste. Kanala erabiltzaile batena izan beharrean, egilea komunitatea bera izateko aukera ematen du HagoTVk. Horretarako, zenbait kategoria sortu dituzte, eta erabiltzaileak aukeratzen du bere bideoa zein kategoriatakoa den.

Aplikazio berri asko daude, eta normala izango litzateke batzuk bidean geratzea. Hala ere, guztiek merezi dute probatzea, bakoitzak bere nortasun ikutua ematen baitio aplikazioari.

Comments Iruzkinak ezgaituta

 

Oraindik ere aurrez aurreko bilerek indarra duten arren, teknologia berriek horietako asko ordenagailu aurretik mugitu gabe egiteko aukera eskaintzen dute. Bideokonferentzia tresna ez da oraingo kontua, baina orain dauden tresnekin denbora eta diru asko aurrez daiteke bileretan. Horietako tresna bat da ekkoTV; hiru lagunen arteko bideokonferentzia bat egiteko plataforma da. Bere ezaugarrien artean hauexek aipa daitezke: gaur egun denetarako erregistratzea eskatzen dela eta, ekooTVn ez da erregistrorik egin behar; gainera, txat sistema du, ahotsak huts eginez gero, txat bidez komunikatzeko aukera izango lukete erabiltzaileek.

EkkoTV erabiltzen hasteko, konektatu nahi den erabiltzaileei sistemak ematen duen helbidea bidaliko zaie. Horiek gelara sartzen direnean, webcama, mikroa eta bozgorailuak martxan jarri eta ekin bideokonferentziari.

Comments Iruzkinak ezgaituta

Microsoften Office 2007 bulegotika aplikazioak ODF (Open Document Format) formatu irekia onartuko du. Horrela, aipatutako formatuan dauden dokumentuak ireki eta sortutakoak gorde ahal izango dira. Office-entzat aterako duten hurrengo Service Packak ekarriko du ezaugarri hori, eta ez da aparteko beste pluginik erabiliko horretarako. Microsoftek ISO estandarra lortu zuen formatura egin duen hurbiltze hau esanguratsua da benetan; izan ere, orain arte bere formatu propioa ateratzearen aldeko apustua egin baitu. Orain, badirudi, bide hori alde batera uzten hasi dela.

Horrez gain, PDF formatua ere onartuko duela aipatu dute. Formatu hori merkatuan estandar bihurtua dago, nahiz eta orain horri aurre egiteko Microsoftek XPS formatu berria atera duen, ikusteko dago zenbat hedatuko den azken hori.

Comments Iruzkinak ezgaituta

Ibilbideak egitea gustatzen al zaizu? Bizikletaz, oinez, eskiez edota zaldiz ibiltzen zara, eta datorren asteburuan ez dakizu nora joan? Interneten, mapek ekarri duten iraultzaren ondorio bat, ibilbideak izaten dituzten web guneak izan dira. Bertan, web 2.0 filosofiari jarraituz, erabiltzailea da protagonista, beraiek baitira ibilbide desberdinak kargatuz web gunea aberasten dutenak.

Google Maps eta horiek bezalako aplikazioek beraien funtzionalitateak izateaz gain, bertan oinarrituta, beste zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen dute. Hortik abiatuz, norberaren irudimenaren esku dago eskaini nahi duena garatzea. Horrela hasi zen 2006an Jordi L. Ramot Wikiloc proiektuarekin.

Ramot informatikaria da, eta GIS (informazio geografikoko sistemak) ingurunean aritu izan da beti lanean. Bere afizioak kanpoko ekintzak dira, eta egun batean bere ibilbide gogokoenak partekatzeko web gune bat sortzea erabaki zuen. 2006an, Espainiako Googlek antolatutako lehiaketa bat irabazi zuen; eta, hortik aurrera, hazten joan da. 2007an bere diseinua eta funtzionalitateak erabat berritu zituen, eta, horrekin, web guneraren erabilera asko erraztu zen. Horren ondorio nagusia, trafikoaren hazkundea izan zen, 6 hilabetetan bost aldiz handitu zen.

Hasierako orria

Wikilocen sartzean, informazioa erakusteko duen interfazea oso argia dela segituan ikusten da. Nabigatzailea euskaraz nabigatzeko konfiguratua izanez gero, informazioa euskaraz eskaintzen du. Hasierako pantaila hiru ataletan banatzen da, ezker aldean, erabiltzailea konektatzen den tokitik hurbilen dagoen ibilbidea erakusten da. Ibilbidearen maparen azpian berriz, bere profila eta oinarrizko informazioa ageri da, eta horien azpian ibilbideari lotutako argazkiak. Eskuin aldean, erabiltzaileek sartutako azken ibilbideak erakusten dira. Artikulu hau idazterako orduan, 18.000 ibilbidetik gora daude sartuak. Zerrendaren azpian, bilaketak egiteko aukera ematen da, eta horren guztiaren azpian mota desberdinetako eta leku desberdinetako ibilbideak erakusteko aukera.

Ibilbideak bilatu eta deskargatu

Hasierako orrian azaltzen den testu-kutxa erabiltzen da horretarako, bertan, ibilbideak bilatu nahi diren inguruaren izena jartzea nahikoa da. Hori egin ondoren, Wikilocek emaitzak erakusten ditu. Emaitzak erakusten diren orria bi zatitan banatua dago; eskuin aldean, mapa bat ageri da, eta bertan daude inguruan aurkitu diren ibilbideak kokatuta. Ezker aldean berriz, ibilbide horien zerrenda dago.

Ibilbide horietako batean sartuz gero, horren informazio osoa erakusten da. Bertan, ibilbidearen datu guztiez gain (distantzia, altuera, altuera metatua, zailtasuna, egiteko behar den denbora, e.a.), bi elementu bisual azpimarra daitezke: ibilbidearen profila eta mapa. Profilak oso argi adierazten ditu ibilbidearen gorabeherak, eta mapak, berriz, ibilbideko puntu interesgarrienak. Gainera, mapan Panoramio web guneko argazkiak ikusteko aukera dago.

Wikilocek ibilbidea erabiltzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu. Norbere web gunean jartzeko HTML kodea ematen da, posta elektronikoz bidaltzeko aukera eta norbere GPS gailura deskargatzeko aukera. Azken aukera hori oso interesgarria da; izan ere, GPS gailuren bat izanez gero, Wikilocetik ibilbideak deskargatu eta egiteko aukera oso baliogarria baita. Horrela, ez da mapa inprimatuta eraman beharrik.

Ibilbideak igo

Erabiltzaile batek bere ibilbidea igotzeko behar dituen bi gauzak erregistratua egotea eta GPS gailu batean gordetako ibilbidea dira. Ondoren, ibilbidea igotzeko formularioan GPX (GPS datuak partekatzeko estandarra) fitxategia sartu behar da. Hori egin ondoren, sistemak ibilbideko gune interesgarriak erakusten ditu, ibilbidean erakutsi nahi ez direnak kendu egingo dira. Eta, azken pausuan, ibilbidea eta gune interesgarriak ibilbide batean sartuko dira.

Aurrez igotako ibilbideak aldatzeko aukera ere ematen du.

Beraz, norabaitera joan eta ibilbideren bat egiteko asmoa izanez gero, Wikiloc bisitatzea guztiz gomendagarria da.

Comments Iruzkinak ezgaituta

Horixe da My Happy Planet web gunean proposatzen dena, hizkuntzak ikasi eta lagun berriak egiteko sortu den sare soziala. Erabiltzen hasteko, erregistratu eta norbere profila osatu behar da. Horretarako, norberak hitz egiten dituen hizkuntzak sartu behar dira, baita ikasi nahi dituenak ere. Kontaktuak egiteko zein era nahi duen definitu eta kito, lagunak egiten hastea baino ez da geratzen. Hori egiteko, eskaerak bidaltzen zaizkie beste erabiltzaileei eta haiek konfirmatu egin behar dute eskaera. Behin lagunak egin ondoren, horiei mezu pribatuak bidaltzeko aukera dago. Hizkuntzak ikasteko plataforman, bideoak sartzeko aukera ematen da, horretarako YouTube plataforma erabiltzen da.

Horrez gain, ikasgaiak kudeatzeko aukera ere ematen du. Hizkuntzaren ikasi eta lagun berriak egitera animatzen al zarete?

Comments 2 iruzkin »

Interneten dauden jokoetan jolastea gustatzen bazaizu, baina azaltzen diren pertsonaiak aspergarriak iruditzen bazaizkizu, hau izan daiteke zure aukera: Fyrebug. Bertan, eskaintzen den joko bilduman jokatzeko aukeraz gain, jokoa bera pertsonalizatzeko aukera eskaintzen da. Hori egiteko, joko bat aukeratu behar da, eta bertan azaltzen diren pertsonaiak beste batzuengatik aldatu. Hori egiteko orduan, erabiltzaileak nahi duenaren irudia jar dezake, argazkiak igotzeko aukera ere ematen du. Horrez gain, jokoaren musika eta fondoa ere aukera daitezke.

Behin jokoa sortuta, modu publikoan edo pribatuan argitara daiteke. Argitaratzen diren jokoetan jokatzeaz gain, gogokoenen artean ere gorde daitezke, puntuazio bat eman eta komentarioak jarri.

Comments Iruzkinak ezgaituta

Ingurumena zaintzeko hazten ari den kontzientziazioak, petrolioaren
prezioaren etengabeko igoerak eta ingurumena zaintzeko administrazioak
ezartzen ari diren legedia berriek ekarri dute teknologia berrien
industriak arlo horretan ahalegin handiagoa egitea. Horrez gain, gaur
egun erabiltzaileak prest daude gailu batengatik pixka bat gehiago
ordaintzeko, baldin eta ingurumenarekin adeitsua bada. Eta hori, ederki
dakite ustiatzen teknologia enpresa erraldoiek.

Arrazoi batengatik edo bestearengatik, azkenaldian
merkaturatzen ari diren ordenagailuak eta osagaiak aurrekoak baino
ekologikoagoak direla esan daiteke; energia gutxiago kontsumitzen dute,
erabiltzen dituzten materialak birziklatuak dira, eta abar. Beraz,
teknologia berriak teknologia berdeak edo ekoteknologiak bihurtu dira.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Ez da inorentzat ezezaguna SGAE erakundeak gero eta aurkari gehiago
dituela defendatzaileak baino. Hori dela eta, erakunde horrek jartzen
dituen salaketetatik defendatzeko edota beragandik askatzeko
aholkularitza juridiko berezitua eskaintzen duen erakunde bat sortu da:
EXGAE. Proposamen berri honek atzetik babes sozial handia du, bai
erakundeak eta baita pertsona pribatuak ere babesten baitute.
Eskaintzen artean, ondorengo zalantzak argitu daitezke: egile
eskubideak, lizentziak, kanona, kopia pribatuak, musikariek eta
artistek dituzten zalantzak. Kontsulta horien prezioa 10 euro da.
Horrez gain, autodefentsarako tresnak (kontratu ereduak, eta abar) eta
errepertorio aldaketa egiteko tresnak eskaintzen dituzte. Azken hori
SGAEri lotuta ez dagoen errepertorioa aurkitzeko zerbitzua da.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Atzerapen batzuk jasan ondoren, kalean da Windows XP sistema eragile
ezagunaren Service Pack3a. Berritasun handiegirik ez dakar adabaki
berri honek, aurrez ateratarako segurtasun eguneratzeak eta
egonkortasunari eta errendimenduari dagozkion beste eguneratze batzuk
dakartza. Itxura denez, hauxe izango da Window XPren behin betiko
bertsioa, jakina baita Microsoftek eguneratzea utzi egingo duela.
Albiste hori dela eta, sistema eragile ezaguna eguneratzen
jarraitzearen aldeko ekimen batzuk agertu dira. Ekimen hauek indar
dexente hartu dute Interneten, baina ez dago batere garbi Microsoftek
aintzat hartuko ote dituen.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta