Maiatza, 2008 -rako artxiboa

Ordenagailua pizteko botoia sakatzen denetik erabil daitekeen arte
zer gertatzen da? Zer prozesu gertatzen dira? Nork ez dizkio bere
buruari horrelako galderak egin. Batzuetan, botoia sakatu, piztu eta
erabiltzen hasi arteko minutu horiek alferrikakoak direla iruditu
arren, badute beren arrazoia. Eragiketa asko egin behar izaten dira.
Gaur, eragiketa horiek zein diren azalduko dira.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Lehenengo begiradan, portuetan egon ohi diren ehunka kontainer
horietako bat dirudi, beltzez pintatua eta izena berdez duelarik. Baina
barrukoari begiratuz gero, nabari da desberdintasuna, datuak
prozesatzeko zentro oso bat kontainer batean sartzea lortu baitu
Sun-ek. Ezaugarri garrantzitsuenak bi dira: mugikortasuna eta kontsumo
txikia. Blackbox bat abian jartzeko behar den bakarra elektrizitatea
eta uraren hargune bat dira, eta ohiko instalazioekin konparatuta,
enegia kontsumoaren %40 aurrezten da. Informazioaren gizarte honetan,
eskaintzen diren web zerbitzu askok hazkunde ikaragarriak jasaten
dituzte denbora gutxian, eta epe horretan datuak prozesatzeko ahalmen
handia behar da. Orain arte, horri aurre egiteko, zerbitzari berriak
jartzea zen soluzioa, baina horrek espazio eta denbora asko eskatzen
du. Sun-ek merkaturatu duen Blackbox datuen zentro mugikorrak behar
horiek horiek asetzeko balio du. Dagoeneko, unibertsitate eta ospitale
batzuek ezarri dute, eta Japoniako Gobernuak ere badu bat hondamendiren
bat gertatzen den kasuetarako.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Ezaguna da Nintendoren Wii kontsola, nagusiki jokoekin jokatzeko era
hankaz gora jarri zuelako. Baina kontua ez da hor amaitu, eta orain
erabiltzaileak etxetik irten gabe sasoian jartzeko asmoa du. Duela
gutxi kaleratu berri du Wii Fit izeneko jokoa, eta Wii Balance Board
hankak gainean jarriz dabilen plataforma modukoa. Jokoak aukera anitz
eskaintzen ditu, baina lehenengo pertsona bakoitzarentzako
konfiguratzea komeni da. Horretarako, erabiltzailearen oinarrizko
datuak (pisua eta adina esaterako) eman behar dira eta hasierako test
batzuk egin. Hortik abiatuta, jokoak hainbat ariketa proposatzen ditu
erabiltzaileak dituen helburuen arabera. Yoga eta oreka lantzeko
ariketak eta baita korrika edo step modukoak ere eskaintzen ditu.
Kiroldegira joan gabe ariketa batzuk egiteko aukera interesgarria da.
Gainera, hau hasi besterik ez da egin; teknologia berriak eta kirola
gero eta lotuago daude eta laster ikusiko dira honelako joko gehiago.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta