Urte berriari hasiera ematearekin batera, aurtengo joerak zein izango diren aipatzeko garaia iritsi da. Joera horiek ez dira hutsetik hasten direnak izaten, eboluzio baten emaitza dira. Batzuk aurreko urtean burua erakusten hasitakoak dira, beste batzuk aurten hasiko dira bistaratzen.
Krisi ekonomikoak ere izango du zeresanik, gehienbat enpresa munduan. Kostuak murrizteko urtea izango da, eta indarra hartuko duten joeretan eragina izango du. Esate baterako, elektrizitate kontsumo txikiagoa duten gailuak nabarmendu egingo dira.
Internet zabalagoa
Azken urteetako joerari jarraituz, Interneteko konexioak zabaltzen jarraituko du. Horrekin batera, erabilera ere handitu egingo da, eta, informazioa bilatzeaz gain, gero eta negozio gehiago egingo da. Merkataritza elektronikoa hazi egingo da, denda fisikoa baino egitura askoz sinpleagoa behar duenez, merkeago salduko da. Hori dela eta, beraz, erabiltzailea konfiantza hartuz joango zaio Internet erosketa egiteari.
Eduki eta zerbitzu gehiago lainoan
2008an behin eta berriz aipatu den kontzeptua izan da lainoarena. Google-ek sortu zuen kontzeptua, ingelesez cloud computing deitzen da eta Interneten metafora bat da. Kontzeptuaren oinarria sinplea da: Internet bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea. Horrela, gero eta ohikoagoa da web gune batean bistaratzen diren edukiak zerbitzari jakin batetan egon beharrean, gehiagotan egotea, lainoan alegia. Web bidezko zerbitzu horietan nagusia posta elektronikoa da, baina pixkanaka-pixkanaka bestelako zerbitzuak ere azalduz joango dira.
Telebista eta Internet
Telebistak, egongelan gailen baita, aldaketa nabariak izango ditu. Orain arte ezaugarri askogehitu izan zaizkio, azkena LTD sintonizagailua. Telebista eta Intenet elkartzea izango da, baina, benetako iraultza ekarriko duen konbergentzia . Aurten ikusi ahal izango dira Intenetera konektatzen diren lehenengo telebistak. Horrela, erabiltzaileak nahi duenean, sarera konektatu eta ikusi ahal izango ditu filmak, programak edo gustuko dituen bestelako edukiak. Hori guztia kontutan izanda, ez da oso argi zer etorkizun izan dezaken Blue-Ray formatuak, berez DVDaren ondorengoa izango denak. Aurtengo urtean ez bada benetan ezagun egiten, jai izango du. Izan ere, erabiltzaileak telebistatik zuzenean lortu ahal izango ditu edukiak.
Eramangarritasuna eta sinkronizazioa
2008ko amaieran nabarmendu zen joera da, ordenagailu eramangarriak gehiago saldu ziren mahai gainekoak baino. Joera hori areagotu egingo da eta zabaldu bestelako gailuetara. Hor daude, esate baterako, ultraeramangarriak edo notebook-ak. Aurten haien urtea izango da, eta merkatu osora zabaltzea espero da. Ezin dira ahaztu belaunaldi berriko sakelakoak ere, iPhone-a eta haren lehiakideek beren zatia lortuko dute, betiere telekomunikazio enpresek tarifa erakargarriak jartzen badituzte.
Hori guztia kontuan izanik, garrantzi nabarmena hartuko du informazioaren sinkronizazioak. Agenda bezalako tresnak gailu desberdinetatik kudeatuko dira, eramangarria eta sakelakotik esaterako. Kudeaketa hori zuzena izan dadin, informazioak gailu guztietan eguneratua izan behar du, sinkronizatua alegia.
Teknologia berdeak, kontsumo aurrezpena
Joera honek ere, pasa den urtean hasitako bidea indartu egingo du. Ordenagailu bat erosteko orduan, gero eta gehiago dira bere energia kontsumoa kontuan hartzen dutenak. Zer esanik enpresetan, horietan ordenagailu kopurua handia izanik, kontuan hartzeko faktore bat da. Horrez gain, fabrikatzeko erabiltzen diren materialak eta birziklagarritasunak ere indarra hartuko dute.
Urtero bezala, aurten ere izango da sorpresarik, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak. Hemen joera orokor batzuk azaldu nahi izan dira, ondoren, urteak berak erakutsiko du horien eboluzioa zein izan den.
Iruzkinak ezgaituta
Pasa den urtean hasitako ekimenari jarraituz, aurten ere abian dira
Duela hilabete batzuk Wikipediak hasi zuen 

Sarrerak (RSS)